
Unai y Mikel Saiz, directores de Coinbroker Euskadi: “En 2026 abriremos tres oficinas con la integración de una nueva correduría”
14 January, 2026
Tamaina Handiko Gaiak Kudeatzeko, Konpontzeko eta Berrerabiltzeko Arabako zentro berria
19 January, 2026
Zer da QTH SUTAN?
QTH SUTAN Akademia Euskal Herriko suhiltzaileen oposizioen prestakuntza integralean espezializatutako prestakuntza-zentroa da. Gure ereduak ikuspegi praktikoa, pedagogia moldagarria eta azken belaunaldiko online plataforma bat uztartzen ditu, ikasle bakoitzak kalitatezko materialak eskuratu eta bere plaza lortu arte jarraipen pertsonalizatua jaso dezan.
Esperientzia errealik kontatuko al diguzu?
Bai, bi esperientzia berri eta oso esanguratsu ditugu.
Adibidez, gure ikasleetako batek suhiltzaile plaza lortu berri du Gasteizko azken LEPan, gure ikasketa-teknikekin oposizioa prestatu eta QTH Testor etengabe erabili ondoren. Azterketa estrategia bereziki landu zuen QTH Testor plataforma erabiliz, test motako probetan nota maximizatzeko helburua duen plataforma, hain zuzen.
Ilusio berezia egiten digun beste kasu bat suhiltzaile oposizio batera lehen aldiz aurkeztu den ikasle batena da. Esperientzia gutxirekin eta ikasteko moduari buruzko zalantza askorekin abiatu zen, baina gurean ikasitako ikasketa-teknikak aplikatuz eta test-plataforma erabiliz — plataforma horrek ez du edukia bakarrik entrenatzen, baita azterketari modu estrategikoan nola aurre egin ere — prestakuntza-fasean sartzea lortu du.
Bi kasu horiek askotan ikusten dugun zerbait baieztatzen dute: kontua ez da gehiago ikastea, baizik eta hobeto ikastea eta azterketan jokatzen jakitea, hor markatzen da benetan aldea.
Zein erronka dituzue aurretik?
Gaur egun, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Aldundiko suhiltzaileen oposizioak prestatzen ari gara. Gure helburu nagusia da gure ikasleek oposaketa nota altuekin gainditzea, suhiltzaile prestakuntza ofizialean sartzea, eta beraien helburua lortzea: plaza eskuratzea. Aldi berean, QTH SUTAN erreferentziazko akademia gisa sendotu nahi dugu penintsulako iparraldeko suhiltzaileen oposizioetan.
Nola egiten duzue lan?
Suhiltzaile izateko hautagaia modu integralean prestatzen dugu. Nola? Ikasketa-plan argi batekin, ikasteko teknikak aplikatuz, ikasleak gehiago ikasi beharrean, hobeto ikas dezan, betiere tutore baten laguntzarekin.
Ez gara teorian bakarrik geratzen: proba fisikoen simulazioak egiten ditugu, eta, oposizio bakoitzera egokitzen gara. Esaterako, Gipuzkoako OPEan, lanbide batzuk prestatu behar dira, hori horrela, guk aurrez aurre prestatzen ditugu zentro espezializatu batekin kolaborazioan.
Hori guztia helburu bakar batekin: oposizioa prestatzen ari diren pertsonei bidea erraztea eta suhiltzaile kaskoa lortzeko benetako aukerak handitzea.
Zein da zuen helburua Garaia Parke Teknologikoan?
Garaia Parke Teknologikoan kokatzearen helburu nagusia taldea fisikoki biltzea da, lankidetza indartzeko, plataformaren funtzionalitate berrien garapena bizkortzeko eta berrikuntza partekatua sustatzeko. Orain arte online soilik lan egin dugu; espazio honek aukera emango digu administrazio- eta marketin-taldeen arteko koordinazioa hobetzeko, elkarlanean aritzeko eta ideiak modu eraginkorragoan partekatzeko.




