PTGaraia XV. Urteurrena argazki lehiaketa

PTGaraia XV. Urteurrena marrazki lehiaketa
8 April, 2022
SHREC taldeko trantsizio energetikoaren inguruko adituak PTGaraian izango dira
21 April, 2022

PTGaraia XV. Urteurrena argazki lehiaketa

Ekainaren 13an ospatuko den PTGARAIAren XV. urteurrena dela eta, Parke Teknologikoak argazki lehiaketa antolatu du apirilaren 11an hasiko dena.

Argazki-lehiaketaren gaia GARAIA eraikinaren XV. urteurrena da, izen bereko teknologia-parkearen egoitza nagusia. Argazkiak eraikina osorik edo zati batean erakutsi beharko du. Lehiaketan 13 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, argazkigintzako profesionalak edo zaleak, betiere lehiaketaren oinarriekin bat badatoz.

4 lagunez osatutako epaimahai batek 300€-ko sari bakarra emango dio argazki-lehiaketako irabazleari.

Sari banaketa parkearen XV. urteurreneko ekitaldian egingo da, 2022ko ekainaren 13an.

Obrak Garaia Parke Teknologikoko Itxaropena Korridorean jarriko dira ikusgai eta herritar guztiek bisitatu ahal izango dituzte.

Lanak entregatzeko azken eguna 2022ko ekainaren 06a izango da, 10:00etan.

Informazio gehiago garaia@ptgaraia.eus helbidearen bitartez edo 943 03 88 46ra deituz.