PTGaraiak SINKRO komunitatearen aurrez aurreko bilera berri bat hartu du

Fagor Arrasatek HSSrako luzetarako ebaketa-linea bat hornituko dio SSABri, altzairu erresistenteenak prozesatzeko
20 July, 2020
COVID-19a erakundeetan. Laguntza psikosoziala pandemian zehar
22 July, 2020

PTGaraiak SINKRO komunitatearen aurrez aurreko bilera berri bat hartu du

Otsailean azken bilera egin ondoren, Debagoienako Mankomunitateko Garapen Agentziak, Saiolanek eta Garaia Parke Teknologikoak sustatutako SINKRO komunitatea berriro elkartu da gaur, uztailak 21, PT Garaian, Covid-19aren ondorioz hainbat hilabetez online bilerak egin ondoren.

Oraingo honetan, 35 pertsonak parte hartu dute bileran, Debagoieneko 25 enpresaren eta gonbidatutako erakundeen (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Orkestra) ordezkari gisa. Hitzorduan zehar, beren helburuak, erronkak eta arazoak partekatu ahal izan dituzte, baita Covid-19aren osteko planak ere, beren enpresen eta Debagoieneko industria-sare osoaren dinamizazioan aurrera egiteko asmoz.

Era berean, birtopaketa horien beste helburuetako bat enpresa-eragileen arteko berrikuntzako, partaidetzako eta lankidetzako elementuak integratzea da, elkarrekin ikasi ahal izateko eta egungo krisiari aurre egiteko estrategiak garatzeko, eta eskualdeko industriari eragin diezaioketen etorkizuneko krisietarako doikuntza-mekanismoak eraikitzeko.