PTGaraia MONDRAGON CITY CHALLENGE-eko laguntzaile

Ikerlan-ek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeak papera ebakitzeko dituen makinetarako
17 February, 2021
Cómo atraer talento y no morir en el intento
22 February, 2021
Ikerlan-ek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeak papera ebakitzeko dituen makinetarako
17 February, 2021
Cómo atraer talento y no morir en el intento
22 February, 2021

PTGaraia MONDRAGON CITY CHALLENGE-eko laguntzaile

Otsailaren 17an, asteazkenean, 11etan, Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko lehenengo lehiaketaren aurkezpena egin da Kulturaten (Arrasaten). Batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta 9 hilabeteko epean proiektu kooperatibo propioa garatuko dute taldeka.

  • Kategoriak eta sariak: (*) pandemia amaitzean disfrutatuko dira bidaiak
    • 6-18 urte bitartekoak: Europako herrialde batera bidaia(*)
    • 19 -24 urte bitartekoak: Hego Koreara bidaia(*)
    • Orijinaltasunaren saria: 800€ dirutan.

2021eko azaroaren 19an Arrasateko Amaia zinemaantzokian egingo den amaierako ekitaldian aukeratuko dira irabazleak.

Honako hauek hartu dute parte:

  • María Ubarretxena, Arrasateko Alkatea.
  • Iñigo Albizuri, Mondragon Korporazioko Harreman Instituzionalen Zuzendaria.
  • Iker Estensoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Zuzendari Nagusia.
  • Idoia Peñacoba, Mondragon Unibertsitateko Idazkari Nagusia.
  • Rosa Lavin, KONFEKOOPeko Presidentea.
  • Patxi Olabarria, Euskadiko Kooperatiben GorenKontseiluaren Presidentea.
  • Juan María Concha, ASEkoopeko Presidentea.
  • Miguel Angel Lazpiur, Arizmendiarrieta Lagunak Elkartearen Presidentea.
  • Josean Aparicio Chana, Laboral Kutxako Debagoiena eta Goierriko Zona Arduraduna.
  • Iñigo Arrieta, EIKAko Kontseilu Errektoreko Presidentea.
  • Iñaki Zaldua, Ecenarroko Zuzendari Komertziala.
  • Gonzalo Soto, Nafarroako Rural Kutxako Ekintzaileentzako Inicia Lerroaren Arduraduna.
  • Jon Giménez, Errekako Kontseilu Errektoreko Lehendakariordea.
  • Elena Pérez, Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordea.

Prentsaurrekoan zeuden erakunde laguntzaileak: Nazioarteko Aliantza Kooperatiboa , Saiolan, Azaro fundazioa, STEM Planeta eta Garaia Parke Teknologikoa.

Informazio gehiago eta aurreinskripzioak hemen: www.mondragoncitychallenge.com/eu/

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.