
PTGaraia komunitatearen argazkia (M8)
9 March, 2026
Mondragon Unibertsitateak industriari laguntzen dio Estatuan bakarra den patenteen kudeaketa estrategikoko prestakuntzarekin
10 March, 2026
PTGaraia-ko enpresa eta profesionalen komunitateak gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna (martxoaren 8a) dela eta komunitate-argazki bat egin du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromisoa erakusteko.
Ekimenak PTGaraia inguruko pertsona ugari bildu ditu, eta guztiek bat egin dute ekintza sinboliko honekin, berdintasunaren aldeko kausa feministarekiko konpromisoa modu bateratuan erakusteko.
Gainera, Eroskiren lankidetzari esker, parte-hartzaile guztien artean Seleqtia produktuen saski bat zozketatu da.

Ekintza honen bidez, PTGaraia-k lankidetzaren indarra eta bere komunitateak berdintasunaren alde duen konpromisoa nabarmendu ditu, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.





