PTGaraia eta MGEPren IzanZTIM ekimenak “STEAM Euskadi” zigilua jaso du

IKERLAN % 12,5 hazi da enpresekin egindako fakturazioan, eta 25 milioi euroko diru-sarrera errekorra lortu du
20 May, 2022
PTGaraiak bere eskaintza aurkeztu du IASPeko LATAM Dibisioan
24 May, 2022
IKERLAN % 12,5 hazi da enpresekin egindako fakturazioan, eta 25 milioi euroko diru-sarrera errekorra lortu du
20 May, 2022
PTGaraiak bere eskaintza aurkeztu du IASPeko LATAM Dibisioan
24 May, 2022

PTGaraia eta MGEPren IzanZTIM ekimenak “STEAM Euskadi” zigilua jaso du

PTGaraiak eta MGEPak sortutako IzanZTIM ekimenak, STEAM Euskadi zigilua lortu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Innobasque Berrikuntza Euskal Agentziarekin lankidetzan, antolatutako STEAM Euskadi sarietan.

STEAM Euskadi Sariak zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan bokazio eta asmo profesionalak inspiratzeko edo ikasleen gaitasun zientifikoa eta teknologikoa hobetzeko lan egiten duten ikastetxe eta erakundeei zuzenduta dago eta gazteen, eta, bereziki, emakumeen zientzia eta teknologia prestakuntzan ekimen berritzaileak sustatzea du helburu.

IzanZTIM Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Garaia Parke Teknologikoak burutzen duen ekimena da etaEuskadiko DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago, gazteen artean STEM diziplinak bistaratzeko, bultzatzeko, hedatzeko eta hurbiltzeko helburuarekin.

Gainera, enpresen garrantzizko balioa bultzatzen da, hain errotuta dauden estereotipoak hautsiz eta STEM lanbideak eta haien aplikazioak mahaigaineratuz.

Ikasturtero hiru ekintza biltzen dituen jarduera da, bat hiruhileko bakoitzean, eta 2020tik aurrera urtero errepikatzen ari da. Ekimenak 3 ardatz nagusitan jarduten du: STEM lanbideak ikusaraztea profesionalekin egindako lekukotzen eta jardueren bidez, STEM munduan emakumearen papera nabarmentzea eta indartzea testigantzak jasoaz eta gogoeta sustatuz, eta, azkenik, mahai gainean jartzea zer, nork eta nola garatu dituen gure egunerokotasunean hain erabiliak diren gailuak (telefonoak, igogaluak, GPSa, osasuna, materialak, klimatizazioa etab). Erronka dibertigarriak eta parte-hartzaileak proposatzen dira, gazteek STEMak esperimentatu ditzaten eta gehiago ohitu daitezen.

Ekimenaren jarduera desberdinetan, guztira 26 eskolek eta Batxilergoko 1140 ikaslek eta DBHko 3. eta 4. mailakoek parte hartu dute online jardunaldien bidez, eta STEM arloko hainbat arlotako 15 profesional ezagutzeko aukera izan dute; horien artean, droneentzako aseguru adimendunetan adituak, ingeniari mekanikoak eta I+Gko seniorrak, autoentzako mikrotxipak diseinatzen eta garatzen adituak, mugikortasun-ingeniariak, ingeniari aerodinamikoak eta abar.