KREANek MONDRAGON Korporazioko Kooperatiben Klima Aldaketatik eratorritako Arrisku Fisikoen Analisiaren emaitzak aurkeztu ditu
14 October, 2025
BASK3D enpresa GARAIA INVESTORS 2025 sariaren irabazlea
16 October, 2025
Gijongo Zientzia eta Teknologia Parkeak (PCTG) 2025eko azaroaren 4an, asteartea, PTGaraia-ren bisita jasoko du. Bisitaren helburua da bi ekosistemetako enpresak konektatzea, gaitasun teknologikoak partekatzea eta berrikuntzaren zein ezagutzaren ekonomiaren inguruko lankidetza-aukerak irekitzea.
Izen-ematea irekita dago jada, eta bisitak parte hartzen duten enpresei bilera bilateralak (B2B) eskainiko dizkie PCTG ekosistemako enpresekin, baita ibilbide gidatu bat ere eragile nagusien eskutik (IDONIAL, CTIC, PCTG bera eta Gijón Impulsa), gaitasunak ezagutzeko, sinergiak hautemateko eta negozio-aukerak zehazteko.
PTGaraia-k logistikaren ardura osoa hartuko du (garraioa, akreditazioak eta sarbideak), bisiten agenda, bilera bilateralen koordinazioa eta lan-bazkaria, interesdun enpresen parte-hartzea ahalik eta gehien errazteko.
Lankidetza estutzen urtebetez
Topaketa PTGaraia-PCT Gijón 2025 senidetze-programaren parte da. Programaren barruan, lehen bisita egin zen PTGaraia-ra ekainean, eta harreman-saio hibridoak antolatu ziren maiatzean eta irailean. Ekitaldi horiei esker, gaitasunak mapatu dira, enpresa-harremanak aktibatu eta Gijongo hitzordua prestatu da.




