PTGaraiak Garaia Topagune Teknologikoa ospatu du

Xabier Lizaur: “Bi lan ildo nagusi ditugu, efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriak”
25 November, 2021
BNI AUKERA DEBAGOIENAK 4.urteurrena du aurten
3 December, 2021

PTGaraiak Garaia Topagune Teknologikoa ospatu du

Garaia Komunitatea osatzen duten 62 enpresen arteko harremana eta elkarlana sortzeko asmoz eta irailean antolatutako Garaia Topagune Teknologikoari jarraipena eginez, Garaia Parke Teknologikoak berriz ere topagunea ospatu du pasa den astelehenean Udalaitz Auditorioan, goizeko 9etatik 10etara bitartean.

Ekitaldian, aurrerik bertan zeuden eta enpresa berriek elkarren artean berriz ere elkartzeko aukera izan dute. Enpresa berri horien artean, A+G, kudeaketa aholkulariak, Prakagorri, Eliteko Irakurketa eta Bikaintasun Akademikorako metodoen irakaskuntzan adituak eta CPG Consejeros, Jabetza industrial eta intelektualeko zerbitzuen enpresa izan ditugu.

GARAIA PARKE TEKNOLOGIKOAK antolatzen dituen Teknologia Jardunaldiak enpresen arteko topaketak sortzeko eta haien arteko elkarrekintzarako foro ezin hobea dira, GARAIAren esparru eta filosofiaren baitan negozio-lerroak ahalbidetuz”.

Gorka Aurre (Prakagorri).

Galbaianek, aspalditik Garaiako komunitateko partaide ordezkari bezala, aukera izan du beren jarduera enpresa berriei eta bertaratutakoei azaltzeko.

Garaia Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, komunitate sendo bat sortuz.