PT Garaia EUSKARALDIRA batu da!

Garaia Innova. XXIII
4 September, 2020
Aliantza IKERLAN eta Belgikako ABEE ingeniaritzaren artean
25 September, 2020

PT Garaia EUSKARALDIRA batu da!

EUSKARALDIAren bigarren edizioa martxan jarriko da azaroaren 20tik abenduaren 4ra, hortaz 15 eguneko iraupena izango du eta Garaia Parke Teknologikoko kudeaketa taldeak parte hartuko du.

Zer da EUSKARALDIA?

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko* hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

Aurten, herritarrak izango dira protagonistak, baina oraingoan, eta berrikuntza gisa, taldeka ere bai. Horretarako, mota guztietako entitateek parte hartu ahal izango dute.

Nola parte hartu?

Parte hartu nahi duen enpresa orok (erakunde publiko, enpresak, gizarte eragileak…), bertako kideen lan eremuetan sortzen diren ariguneak identikatu, aktibatu eta babestu beharko lituzke. Arigune horiek, euskaraz denekin eta lasai egiteko guneak dira eta gutxienez bat behar da parte hartzeko.

ARIGUNE MOTAK

  • Barne ariguneak: ohiko funtzionamendurako taldeak. Adibideak: departamentuak, guneak… EUSKARAZ ULERTZEN DUTE eta KIDEEN %80 ARIKETAN PARTE HARTZEKO PREST.
  • Kanpo ariguneak: herritarrekin harremana duten guneak adib: harrera-guneak, biltegia, LTZ….UNEORO EUSKARAZ ULERTZEN DUTE.

Non eman dezaket izena?

Izen emateak euskaraldia.eus bitartez egin dezakezu eta bertan beharrezko informazio guztia aurkitu dezakezu. Entitateek izena emateko azken eguna irailaren 27a da.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!