ISEA elikagaiekin nutrazeutikoak ekoizteko aukera aztertzen.

LKS KREAN autobus elektriko adimendunak hornitzeko proiektuan.
23 July, 2019
Tailerra: Google Analytics-i buruzko tailer praktikoa.
17 August, 2019
LKS KREAN autobus elektriko adimendunak hornitzeko proiektuan.
23 July, 2019
Tailerra: Google Analytics-i buruzko tailer praktikoa.
17 August, 2019

ISEA elikagaiekin nutrazeutikoak ekoizteko aukera aztertzen.

Osasuna zaintzeko eta gaixotasunak prebenitu eta tratatu ahal izateko produktuen kategoria berri bat da. Bereziki landare jatorrikoak diren elikagai osagarri eta nutriente batzuen onurak dakartza nahiz eta animalia jatorriko batzuenak ere identifikatu diren.

Elikagaien hondakinak berrerabiltzeko gaur egun dagoen premiari erantzunez, eta hondakin horietatik abiatuta balio erantsi handiko elikadura proiektuak ekoizteko ekimen berri bat sustatze aldera, Nutraceutical Omniun proiektua sortu da. AUSOLAN enpresak gidatzen du, eta bertan parte hartzen dute GAIKER Zentro Teknologikoak, EROSKIk, Basque Culinary Centerrek eta ISEAk.

Ikerketa honek iraungo duen hiru urteetan (2018-2020), hainbat ekintza gauzatuko dira. Lehenik eta behin, elikagai hondarrak aukeratuko dira (frutak, barazkiak, arrainak), bai eta sortze puntuak ere. Eta produktu nutrazeutikoen linea berria osatuko duten osagai funtzional eta printzipio bioaktiboak aztertuko dira. Gerora, osagai funtzional eta printzipio bioaktiboen kontzentrazio handia duten amaierako produktuen laburpen bat egingo da, eta prototipo nutrazeutikoen erabileraren hobekuntza nutrizionala eta erakargarritasuna aztertuko dira.

GAIKER Zentro Teknologikoa arduratuko da bai elikadura osagaien elkarreragina aztertzeaz, bai eta elikadura estraktuetatik lortutako osagai funtzionalen eta printzipio bioaktiboen eraginkortasuna eta segurtasuna in vitro ebaluatzeaz eta ezaugarritzeaz ere. Horri guztiari esker, lortutako estratu prozesatuak ebaluatu ahal izango dira, eta geroko I+G+B garapenak zehaztuko dira.

Eusko Jaurlaritzak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) elkarrekin finantzatutako HAZITEK enpresako I+G laguntza programaren baitan, Nutraceutical Omniun garapen teknologikoko eta ekoberrikuntzako proiektu bat da, eta elikagaien hondakinetatik balio erantsi handiko produktuak garatzea helburu duen ekimen berri bat sustatzen du. 

Ausolan Taldeak gidatzen du Nutraceutical Omniun izeneko ikerketa programa. Helburutzat dauka besteak beste fruta, barazki eta arrainetatik sortutako hondakinetatik abiatuta balio erantsi handiko elikadura produktuak garatzea.

Ikerketaren asmoa da “hondakinak berrerabili, eta nutrazeutikoak sortzea; hots, elikagaietan dauden substantzia natural bioaktiboetatik eratzen diren elikadura osagarriak sortzea”, adierazi du Amaia Aguirrek, konpainiako I+G Saileko arduradunak.

Proiektu honen helburua da janari hondarrak murrizteak daukan garrantziari buruz mundu osoan egin den deialdiari erantzutea.

Proiektu honek, beraz, “janari hondarrak murrizteak eta elikadura soberakinei etekina ateratzeak daukaten garrantziari buruz mundu osoan egin den deialdiari erantzutea bilatzen du, bai eta Nazio Batuen 12. helburua betetzea ere, kontsumo eta ekoizpen modalitate iraunkorrak bermatzeko”, azaldu du Maria Lopezek, Ausolaneko Harreman Instituzionaletako zuzendari korporatiboak.

Nutraceutical Omniun proiektuan lankidetzan ari dira Gaiker Zentro Teknologikoa, Eroski, Basque Culinary Center Innovation eta Isea. Eusko Jaurlaritzak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) elkarrekin finantzatutako HAZITEK enpresako I+G laguntza programaren baitakoa da.

Ikerketa 2020ra arte

2020an amaituko den ikerketan zehar, elikagai hondarrak aukeratuko dira (frutak, barazkiak, arrainak), bai eta sortze puntuak ere. Eta produktu nutrazeutikoen linea berria osatuko duten osagai funtzional eta printzipio bioaktiboak aztertuko dira.

Gerora, osagai funtzional eta printzipio bioaktiboen kontzentrazio handia duten amaierako produktuen laburpen bat egingo da, eta prototipo nutrazeutikoen erabileraren hobekuntza nutrizionala eta erakargarritasuna aztertuko dira.

Gaiker Zentro Teknologikoa arduratuko da bai elikadura osagaien elkarreragina aztertzeaz, bai eta elikadura estraktuetatik lortutako osagai funtzionalen eta printzipio bioaktiboen eraginkortasuna eta segurtasuna in vitro ebaluatzeaz eta ezaugarritzeaz ere. Horri guztiari esker, lortutako estratu prozesatuak ebaluatu ahal izango dira, eta geroko I+G+B garapenak zehaztuko dira.

Ausolan Espainiako enpresa talde bat da, Mondragon Taldekoa. 13.000 langile inguruko plantilla dauka, eta egunero 260.000tik gora menu zerbitzatzen ditu bere 2.100 bezeroen artean. Iaz, 230 milioi euro inguruko fakturazio bolumena izan zuen.

Ausolan Taldeak gidatzen du Nutraceutical Omniun izeneko ikerketa programa. Helburutzat dauka besteak beste fruta, barazki eta arrainetatik sortutako hondakinetatik abiatuta balio erantsi handiko elikadura produktuak garatzea. Ikerketaren asmoa da “hondakinak berrerabili, eta nutrazeutikoak sortzea; hots, elikagaietan dauden substantzia natural bioaktiboetatik eratzen diren elikadura osagarriak sortzea”, adierazi du Amaia Aguirrek, Ausolaneko I+G Saileko arduradunak, zeinak proiektua gidatzen duen.

Lan berritzailea da, Ausolanek 0 Zabor egitasmoarekin daukan konpromisoaren ispilu. “Janari hondarrak murrizteak eta elikadura soberakinei etekina ateratzeak daukaten garrantziari buruz mundu osoan egin den deialdiari erantzutea bilatzen du, bai eta Nazio Batuen 12. helburua betetzea ere, kontsumo eta ekoizpen modalitate iraunkorrak bermatzeko; gure gizarte erantzukizun korporatiboan onartu dugun helburua da, eta gure enpresa estrategiaren barnean dago”, azaldu du Maria Lopezek, Ausolaneko Harreman Instituzionaletako zuzendari korporatiboak.

Nutraceutical Omniun Ausolanen proiektu bat da, eta GAIKER Zentro Teknologikoaren, EROSKIren, BCC Innovationen eta ISEAren lankidetza dauka. Eusko Jaurlaritzak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) elkarrekin finantzatutako HAZITEK enpresako I+G laguntza programaren baitakoa da.

Ikerketak hiru urteko iraupena izango du (2018-2020), eta bertan, elikagai hondarrak aukeratuko dira (frutak, barazkiak, arrainak), bai eta sortze puntuak ere. Eta produktu nutrazeutikoen linea berria osatuko duten osagai funtzional eta printzipio bioaktiboak aztertuko dira.

Gerora, osagai funtzional eta printzipio bioaktiboen kontzentrazio handia duten amaierako produktuen laburpen bat egingo da, eta prototipo nutrazeutikoen erabileraren hobekuntza nutrizionala eta erakargarritasuna aztertuko dira.

GAIKER Zentro Teknologikoa arduratuko da bai elikadura osagaien elkarreragina aztertzeaz, bai eta elikadura estraktuetatik lortutako osagai funtzionalen eta printzipio bioaktiboen eraginkortasuna eta segurtasuna in vitro ebaluatzeaz eta ezaugarritzeaz ere. Horri guztiari esker, lortutako estratu prozesatuak ebaluatu ahal izango dira, eta geroko I+G+B garapenak zehaztuko dira.