Euskadiko Parkeen sarearen eta Garaiaren lehen hurbilpena.

Kurtsoa: Nola antolatu eta indartu talde lana gure enpresetan.
4 April, 2019
Garaia pertsonengan berritzeko hilabetea antolatuko du.
8 April, 2019
Kurtsoa: Nola antolatu eta indartu talde lana gure enpresetan.
4 April, 2019
Garaia pertsonengan berritzeko hilabetea antolatuko du.
8 April, 2019

Euskadiko Parkeen sarearen eta Garaiaren lehen hurbilpena.

2019 ko apirilaren 2an, Euskadiko Parkeen Sareak eta Garaia Parke Teknologikoak hitzordu bat izan zuten, Arrasateko parke teknologikoko instalazioetan, bi erakundeen arteko lehen biziko hurbilpen bat egiteko.

Primer acercamiento entre la Red de Parques de Euskadi y el Parque Tecnológico Garaia

Bileraren helburu nagusia izan zen bi erakundeen eta euren inguruneen egungo errealitatea ezagutzea, egon daitezkeen sinergiak eta etorkizuneko lankidetzak identifikatzeko, dinamika eta lan sare berriak sortzeko, diharduten lurraldeetako garapen sozio-ekonomikoa eta enpresariala sustatzeko.

Lehen harremana izan da, baina espero da batasun eta lankidetza dinamika bat sortzea, Garaiarena bezalako ingurune profesionaletan lanean ari diren enpresei bilakatzen eta aurrera egiten laguntzeko.

Euskadiko Parkeen Sarearen aldetik, bertan izan ziren Itziar Epalza (Euskadiko Parkeen Sareko zuzendari nagusia), Amaia Bernaras (Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko gerentea) eta Joseba Urbieta (Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko gerentea). Garaia Parke Teknologikoaren aldetik, berriz, ordezkariak izan ziren  Mikel Alvarez (lehendakari eta kontseilari delegatua), Idurre Albizu (Negozio Garapeneko arduraduna) eta Myriam Etxegoien (Administrazio eta Finantza arduraduna)