
KREAN hamar urte Papel Aralarrekin
8 September, 2023
Zientzia eta Teknologia astea 2023
14 September, 2023POWER BI SERVICE
Data: 2023/11/30tik 2023/12/01era
Ordua: 09:00 – 13:00
Lekua: Garaia Enpresa Digitala. Garaia Parke Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrasate-Mondragon
Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala
Prezioa: 50€
Microsoft Power BIren ohiko lan-fluxua da Power BI Desktopen txosten baten modelatzea eta diseinua egitea, Power BI zerbitzuan argitaratzea eta, ondoren, beste erabiltzaile batzuekin partekatzea, zerbitzuan nabigatzaile baten bidez edo aplikazio mugikor batean ikus dezaten.
Tailer honetan Power BI Zerbitzuan zentratuko gara, txosten baten irakurle gisa ditugun aukerak eta elkarlanean lan egiteko eskaintzen dizkigun aukerak ikusteko.
Helburua
Txostenak partekatzeko aukerak argitaratzea eta ezagutzea.
Gai zerrenda
- Power BI Service-rako sarrera
- Power BI Service-n txosten bat argitaratzea
- Txosten bat partekatzea
- Dashboard bat sortu eta partekatu
- Datu multzo bat partekatzea
- Datu multzo partekatuetan oinarritutako txostenak sortzea
- Lankidetza lan arlo batean
- Errenkada mailako segurtasuna (RLS)
- Aplikazio bat Power BIn argitaratzea
- Webgunean argitaratzea (publikoa)
- Teamsen txosten bat txertatu
- Sharepointen txosten bat txertatu
- Alertak sortzea
- Datuen eguneratze programatua