
Joan den asteazkenean, 2020ko urtarrilaren 29an, GARAIA BAT GARA ekimena izan zen Garaia Parke Teknologikoan. Mondragon Parke Teknologikoko enpresa komunitatea osatzen duten enpresen lehen batzar orokorra da hau.
Parke teknologikoko enpresetako
30 bat ordezkari eraikin nagusiko Udalaitz auditorioan bildu ziren, non Mikel
Alvarez lehendakari eta kontseilari ordezkariak eta Idurre Albizu negozio garapeneko
arduradunak egin zieten harrera.
Topaketa horren helburuak
informazio erabilgarria eta beharrezkoa transferitzea da, bai eta enpresen eta
pertsonen arteko interakzioa eta interkonexioa sustatzea ere, sinergiak
errazteko. Sinergia horiek, bestalde, modu erraz eta hurbilean gertatu ziren.
Informazio-transferentziari
dagokionez, aurreko urtean abian jarritako aldaketak eta ekimenak aurkeztu
dira. Parkeak urte berrian zehar jorratuko dituen erronka eta proiektu berriak
ere azaldu dituzte.
Enpresen eta pertsonen arteko
elkarrekintzari dagokionez, hitzorduaren amaieran networking-dinamika bat egin
da, eta bertaratutako pertsona guztiek elkar ezagutzeko eta informazioa
partekatzeko aukera izan dute, bai eta beharrizan potentzialak identifikatzeko,
eta beren iritzia eta ikuspegia emateko ere, hastear den urteko erronkei
begira.
Urte hasiera bakoitzean errepikatzeko bokazioa du ekimenak, urtarrilean, antzeko eskemarekin, eta Parke Teknologikoan dauden enpresa guztiei deialdia egiten jarraituko da.