Parke Teknologikoen arteko ekosistemen 3. enpresa topaketa

APTE amplía el número de socios con la incorporación del Parque Científico de la Universidad de Salamanca
20 October, 2023
Ekintzaileak, inbertsoreak eta erakundeak 3.GARAIA INVESTORS ekitaldian
27 October, 2023
APTE amplía el número de socios con la incorporación del Parque Científico de la Universidad de Salamanca
20 October, 2023
Ekintzaileak, inbertsoreak eta erakundeak 3.GARAIA INVESTORS ekitaldian
27 October, 2023

Parke Teknologikoen arteko ekosistemen 3. enpresa topaketa

Joan den astelehenean, urriaren 23an, hogeita hamar bat enpresak parte hartu zuten GARAIA Parke Teknologikoko eta Avileseko Parke Teknologiko Zientifikoko enpresen arteko III. Enpresa Topaketan.

Jardunaldi hibridoan, PTGaraiako Edertek, Ekitermik eta Sormen Desing enpresek eta PCTAvileseko Sialtronica, Model Smart Desing eta Grupo Satec enpresek aukera izan zuten beren zerbitzuak bi komunitateetan aurkezteko.

GARAIA Parke Teknologikoak eta Avileseko Parke Teknologiko Zientifikoak, biak APTErekin (Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkartea) elkartuta, senidetze-programa bat dute 2023an. Senidetze-programaren helburuak honako hauek dira: erakunde bakoitzaren berrikuntza-ereduei buruzko ezagutza sakona izatea, zerbitzuak eta kudeaketa-ereduak ikastea, eta bi ekosistemetako enpresen artean lotura- eta garapen-aukerak sortzea.

Hurrengo hitzordua GARAIA Parke Teknologikoan izango da, azaroaren 9an. Bertan, GARAIA komunitateak Avileseko Parke Teknologiko Zientifikoko enpresei harrera egingo die eta bi ekosistemetako enpresa interesatu guztiekin aldebiko bilerak egin eta instalazioak bisitatu ahal izango dituzte.

PCTAvilés-eko komunitatea hurbiletik ezagutu eta konektatu nahi duten enpresek alde biko bileretan parte hartu ahal izango dute, ptgaraia@ptgaraia.eus helbidearen bidez interesa erakutsiz, azaroaren 3a baino lehen.

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.