Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du FagorTaldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin

Tamaina Handiko Gaiak Kudeatzeko, Konpontzeko eta Berrerabiltzeko Arabako zentro berria
19 January, 2026
Egoitz Urrutikoetxea, GSR S. Coop.-eko zuzendari nagusia: ibilbide profesionala eta ikuspegi kooperatiboa
21 January, 2026
Tamaina Handiko Gaiak Kudeatzeko, Konpontzeko eta Berrerabiltzeko Arabako zentro berria
19 January, 2026
Egoitz Urrutikoetxea, GSR S. Coop.-eko zuzendari nagusia: ibilbide profesionala eta ikuspegi kooperatiboa
21 January, 2026

Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du FagorTaldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin

Fagorrek kooperatiba berri batekin, Fagor Healthcare S. Coop.-ekin, ekin dio 2026ari. Horrenbestez,
dagoeneko bederatzi dira Euskal Herriko kooperatiba talde industrial handiena osatzen duten
kooperatibak. Fagor Healthcare, 2012an sortu zen, Fagor S. Coop.-ek, Mondragon Innovationekin
batera, osasungintzaren sektoreari begirako negozio bat sortzeko apustua egin zuenean. Ordutik,
dimentsioa eta bideragarritasuna sendotu ditu, eta Nafarroako Cinfa farmazia-laborategia batu zaio
bazkide gisa. Horrek guztiak ahalbidetu dio Fagor Taldeko kooperatiba bilakatzea.

Marka eta merkatuko posizioa indartzea

Osasungintzaren sektoreko kooperatiba batekin, haren marka eta merkatuko posizioa indartu ditu
Fagor Taldeak. “Urrats berri honek ahalbidetuko du Fagorrek kooperatiba bat izatea
osasungintzaren sektorean. Exijentzia eta zorroztasun handia eskatzen dituen merkatu nitxoa da,
beraz, FAGOR markaren fidagarritasuna indartzea ekarriko du. Berri ona da, dudarik gabe”, adierazi
du Amaia Agirre Aramburu Fagor Taldeko idazkari orokorrak.
Fagor Healthcarek hamarkadatik gora daroa osasungintzaren sektorean FAGOR markako pilulen
dosifikazio sistema pertsonalizatua eskaintzen, besteren artean, pazienteen atxikidura-terapeutikoa
hobetzeko eta haien senitartekoei eta zaintzaileei laguntzeko helburuz. Gaur-gaurkoz, ondo dago
kokatuta Espainiako Estatuko merkatuan, eta hasia da Europako merkatu desberdinei begira.
“Pilulen dosifikaziorako sistema berritzaileei esker, paziente kronikoek behar bezala har dezakete
agindutako medikazioa, eta, horrek, haien bizi-kalitatea hobetzea dakar”, azaldu du Gorka
Bergaretxe Muguruza Fagor Healthcareko lehendakariak. Dagoeneko 2.500 farmazia baino
gehiagok eskaintzen dute haren zerbitzua, eta 60.000tik gora dira FAGOR markako pilulen
dosifikazio sistema pertsonalizatua erabiltzen duten pazienteak.

Berrikuntza eta produktu berriak

Fagor Healthcare egunez egun ari da paziente kronikoen bizi-kalitatea hobetu nahian. Horrek,
besteren artean, haren produktuetan unean uneko sistema berritzaileak integratu eta
pazienteentzako lagungarri izan daitezkeen bestelako produktuak eskaini beharra dakarkio. Bide
horretan, oinarrizko dosifikazio sistema pertsonalizatutik harago, medikazioa gogorarazteko
merkatuan dagoen Whatsapp bidezko sistema bakarra eta hartualdien betetze-mailaren gaineko
kontrol zorrotzagoa eskaintzen duen medikamentuen dosifikaziorako CircuTrack gailua
merkaturatu ditu azken urteetan

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.