ORRATZ ONDAREAK, Diseimediak ekoiztu eta zuzendutako laburmetrai dokumentala

Mondragon Unibertsitateko Ekintzailetza Teknologikoari buruzko master berria Silver Economyrentzat
2 November, 2021
Curso DESIGN FAKTORIA 2021. El diseño y sus intersecciones
13 November, 2021

ORRATZ ONDAREAK, Diseimediak ekoiztu eta zuzendutako laburmetrai dokumentala

Durangoko azokako irudienean aurkeztuko da.

Orratz Ondareak laburmetrai dokumentala Durangoko Azokako Irudienean aurkeztuko da, Durangoko Zugaza zineman, datorren abenduaren 6an goizeko 11tan. Dokumentala Diseimediak eta Urzainkiko udalaren arteko elkarlanaren ondorio bat da eta Irune Mateo eta Bego Goitia-k zuzendu dute. 2020 eta 2021 urteetan zehar ekoiztutako dokumental hau, Irudienean hasiko du bere ibilbidea eta hainbat zinema jaialdietan parte hartzeko helburua du, Malagako zinema jaialdian eta Nafarroako Punto de Vista jaialdietan adibidez.

Laburpena: Despopulazioaren ondorioz, gaur egun ehunka herri desagertzeko arriskuan daude, eta, horiekin batera, lanbideak, ohiturak, bizimodua eta ondare kultural eta historikoa. Testuinguru horretan, Urzainkiko emakumeek, Erronkariko bailarako herri txiki batean (Nafarroa), urtebetez lan egin dute bailarako jantzi tipikoak berreskuratzeko. Hiru emakume-jantzi eta hiru gizon-jantzi egin dituzte herriko bizilagunek egoera berezietan erabiltzeko aukera izan dezaten, adibidez, Hiru Behien Zerga ekitaldi famatuan, Europako bake hitzarmenik zaharrena.

  • Ekoizpen urtea: 2020-2021
  • Zuzendariak: Irune Mateo eta Bego Goitia
  • Ekoiztetxea: Diseimedia (www.diseimedia.com)
  • Diseimediaren dokumental bat Urzainkiko Udalaren lankidetzarekin