Zientzia eta Teknologia astea 2023
14 September, 2023EkimenOla, euskal enpresentzat barne-ekintzailetzako ekimenen bizkortzailea
14 September, 2023Zer da Orekan Bizi?
Orekan Bizi-n erakundeak eta beren pertsonak aberastea bilatzen dugu. Enpresen proiektuetan aldaketa eta hobekuntzak sortarazteko, kanpo laguntza profesional bat behar dituzten pertsona zein erakundeei argitasuna eraman nahi diegu.
Esperientzia errealik kontatuko al diguzu?
Teknodidaktika S.L.-rekin, oraingo behar eta errokei aurre egiteko, dagokion barne estruktura garatu eta martxan jartzen kolaboratu dugu (Zuzendaritza Taldea, departamentu arteko sarea, arloen arteko komunikazioa, zerbitzu berriak…).
Ostolaza Zumaia S.L.-rekin beraien Gestio Taldea bi helbururekin indartzeko elkarlanean ari gara. Lehena, erabakiak hartzen eta hauek garatzeko behar diren ekintzak martxan jartzen arintasuna lortu. Bigarrena, aldaketa eta hobekuntz mugimendu hauetan erakundeko beste partaideei helarazi eta inplikatu.
Osakidetza-n lau urte baiho gehiago daramagu beraien talde eta liderrak kapazitatzen honako arloetan: lidergotza, talde lana, gatazken kudeaketa eta komunikazio eraginkorra.
Zein erronka dituzue aurretik?
Lehen erronkatzat enpresetako arduradunei gure mesua helaraztea dugu, hobekuntza aukerak eta beraien erakundeetan euki dezakeen eragina ikus dezaten: pertsona eta prozesuak helburuekiko lerrokatu, ongizatea profesionala eta pertsonala, ekoizpen eta komunikazioan eraginkortasuna, lan giro osasuntsua, e.a.
Nola egiten duzue lan?
Mota guztietako sektore eta enpresekin kolaboratzen dugu. Erakunde bakoitza eta berezko egoerarekiko begirune osoz, enpresei entzun eta bereziki beraien helburu, erronka, baliabide eta dinamiketan zentratzen gara. Guzti horren irakurketa egin, hobekuntz arloak izendatu eta, egoera bakoitzari egokituz, lan bide posibleak proposatzen ditugu. Lana burutzerakoan enpreseko arduradunekin bat balorazio orokor batez bukatzen dugu.
Zein da zuen helburua Garaia Parke Teknologikoan?
Gure helburu nagusia Garaia-n dauden enpresei aberastasuna eramatea da. Gure gaitasun eta experientziak ahalbidetzen gaituzten heinean elkarrekin kolaboratzeko ateak irekitak ditugu IRUWIN asmo argiaz; hau da, Garaia-ko enpresek irabazi, Orekan Bizi-k ere irabazi eta Garaia inguruan dagoen enpresen sarea ere irabaz dezala.