NSS enpresa GARAIA INVESTORS sariaren irabazlea

QTH SUTAN akademia GARAIA komunitatera batu da
11 July, 2025
Microsoft Copilot: Lanpostuaren bilakaera IA generatiboa integratuz
17 July, 2025
QTH SUTAN akademia GARAIA komunitatera batu da
11 July, 2025
Microsoft Copilot: Lanpostuaren bilakaera IA generatiboa integratuz
17 July, 2025

NSS enpresa GARAIA INVESTORS sariaren irabazlea

Ezagutzen ez zatuzten horientzat, zer da NSS?
NEW STAGE SOLUTIONS software garapen enpresa bat da. Gure helburua da enpresei laguntzea beren prozesuak digitalizatzen eta hobetzen, bereziki Kalitatea, Osasuna, Segurtasuna eta Ingurumena (QHSE) bezalako arloetan. Horretarako, software pertsonalizatua eta SaaS plataformak garatzen ditugu, enpresen eguneroko kudeaketa eta estandar ISOen inplementazioa errazteko.

Zeintzuk izan dira NSSk bizi izan dituen mugarri edo aurrerapen nagusiak?
Gure lehenengo plataforma digitalaren diseinua eta garapena, ISO 9001 araua modu errazagoan ezartzeko. Gainera proiektu honek Garaia Investors-en pitch onenaren saria irabaztera eraman gintuen, gure proiektuak duen balioa erakutsiz.
Talde sendo bat osatzea, teknologia, ingeniaritza eta negozio arloetan eskarmentu handiko kideekin. Eta batez ere, bezero potentzial askoren interesa piztea, gure lanaren norabidea baieztatuz.

Nola eboluzionatu dute zuen produktu edo zerbitzuek? Berrikuntza nabarmenik izan duzue?
Hasieran, ISO arauak modu tradizionalean ezartzen laguntzen genuen. Orain, plataforma digital bat ari gara garatzen, Inteligentzia Artifiziala erabilita, enpresek euren dokumentuak modu automatikoagoan kudeatzeko eta eguneroko lana arintzeko. Horrez gain, gure plataformak zertifikatuak ematen dituzten erakundeekin konektatzeko aukera izango du, prozesua are gehiago errazteko.

Ze garapen- edo merkaturatze-fasetan zaudete une honetan?
Momentu honetan, gure lehenengo produktua amaitzen ari gara, ISO 9001 araua ezartzeko eta kudeatzeko plataforma. Hilabete gutxiren buruan merkaturatzea espero dugu, eta dagoeneko ari gara enpresa batzuekin probak egiten.

Zer suposatu du zuentzat GARAIA Investors ekitaldian pitch onenaren saria irabazteak?
Oso berezia izan zen guretzat. Batetik, gure lanak balio duela sentiarazi zigun, eta bestetik, taldeari indarra eta motibazioa eman zion aurrera jarraitzeko. Halako aitortzak garrantzitsuak dira bidean aurrera egiteko.

Ze ikaskuntza edo harreman/kontaktu lortu dituzue GARAIA Investors-en parte hartzeari esker?
Ekintzaile eta inbertsiogileekin harreman berriak egitea lortu dugu, eta era berean, gure mezua argiago azaltzen ikasi dugu. Feedback oso baliotsua jaso dugu gure produktua hobetzeko eta merkatuaren benetako beharretara egokitzeko.

Zeintzuk dira zuen hurrengo pausoak epe labur eta ertainera?
Epe laburrean, ISO 9001 plataforma kaleratzea eta lehenengo erabiltzaileen feedback-a jaso eta egokitzea da gure helburua. Epe ertainera, berriz, beste ISO arauetarako plataformak garatzen jarraitzea eta gure teknologiak (adibidez IA eta IoT) hobetzea.

Ze aholku emango zeniokete zuen antzeko fasean dauden beste start-upei?
Talde ona edukitzea funtsezkoa da. Proiektu bat aurrera eramateko, konfiantzazko jendearekin lan egitea da garrantzitsuena. Eta bestetik, bezeroekin hitz egin, entzun eta egokitu; azkenean, haiek dira produktua erabiliko dutenak.

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.