Nori eta nola eragiten dion Ibilgailuetako Zibersegurtasunaren gaineko UNECE/R155 Europako Araudiak

Zure langileentzako AA sorkuntzarako prestakuntza
2 May, 2025
Barnetegi Teknologiko | Aztertu zure datuak Power BIrekin hasieratik bukaera arte
4 May, 2025
Zure langileentzako AA sorkuntzarako prestakuntza
2 May, 2025
Barnetegi Teknologiko | Aztertu zure datuak Power BIrekin hasieratik bukaera arte
4 May, 2025

Nori eta nola eragiten dion Ibilgailuetako Zibersegurtasunaren gaineko UNECE/R155 Europako Araudiak

  • Lekua PTGaraia
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digitala
  • Data 2025/05/27
  • Ordua 09:30 - 11:30
  • Prezioa Dohakoa

Edukia:

  • Konektatutako ibilgailuen teknologia
  • Zergatik sartu zen indarrean denbora errekorrean ibilgailuetako zibersegurtasun araudi bat?
  • Ibilgailuei egindako erasoen kasu errealak
  • Ibilgailuetako Zibersegurtasunaren gaineko UNECE/R155 Araudiaren inpaktua automobilgintzaren/mugikortasunaren sektorean
  • Ibilgailu Flotei egindako erasoen kasu errealak
  • Zibersegurtasuna mugikortasun elektrikoan: araudiak, azpiegitura ahulgune gisa, eta eraso/ondorio desberdinak errekuntzako ibilgailuarekin alderatuta.
  • Zibereraso bat prebenitzeko irtenbideak:
  • Langileak kontzientziatzeko eta prestatzeko ekintzen adibideak.
  • Zibersegurtasuneko ziurtagiria duten ibilgailuak eta ibilgailu flotak izatearen garrantzia.
  • Mugikortasuneko CSMS bat izatearen garrantzia.

Helburuak:

  • Konektatutako ibilgailuek inplementatuta dituzten teknologiek eta osagaiek dituzten zibersegurtasun arriskuak ezagutzea.
  • Ibilgailuetako Zibersegurtasunaren gaineko UNECE/R155 Araudiaren hastapenak eta Europar Batasunean merkaturatu ahal izateko ibilgailuek bete beharreko zibersegurtasun eskakizunei buruz ikasi.
  • Ezagutzea ibilgailu flotei egindako zibererasoen ondorioak eta enpresa bati eragin diezaioketen galerak.
  • Zibersegurtasun faltak mugikortasun elektrikoan nola eragin dezakeen ikastea: ibilgailuetan, eta azpiegituretan ere bai.
  • Istripuak eta lapurretak peritatzean zibersegurtasunak duen garrantzia frogatzea: peritu mota berri bat.
  • Parte hartzaileen eta hizlariaren arteko elkarrizketa irekia sustatzea, kezkei heltzeko eta kontzeptuak argitzeko.

Norentzat: 

  • Ibilgailuetako Zibersegurtasunaren gaineko UNECE/R155 Europako Araudia betetzera behartuta dauden enpresak.
  • Administrazio Publikoetako Ibilgailu Parkeen arduradunak eta ibilgailu flotak dituzten enpresetako arduradunak -banaketa eta logistika, pertsonen garraioa, Segurtasun Kidegoak…
  • CISOak edo zibersegurtasuneko profesionalak automobilgintzaren/mugikortasunaren sektorean
  • Tailerretako, kontzesionarioetako edo osagaien enpresetako langileak.
  • Motor eta/edo Teknologiako kazetari espezializatuak.
  • Ibilgailuetarako aseguru agenteak
  • Perituak
  • Karrozariak eta transformatzaileak
  • Kalitate auditoreak
  • Ziurtapen erakundeak
  • Irakasleak, analistak, aholkulariak eta ikertzaileak
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.