
Webinar 5G: Integrated Sensing and Communication (ISAC)
24 March, 2026
Metro Bilbao impulsa su evolución tecnológica con LKS Infraestructuras IT
24 March, 2026
Gero eta digitalizatuagoa den testuinguru honetan, benetako zibermehatxuen aurrean enpresa babestea eta egungo segurtasun-eskakizunak betetzea lehentasun estrategiko bihurtu da. Eusko Datak antolatutako “Nola murriztu arriskuak eta ahultasunak zure enpresan” jardunaldian erakundeen segurtasuna sendotzeko gako praktikoak landuko dira. Saioa 2026ko martxoaren 24an izango da, 10:00etatik 11:00etara, Muru Gelan (PTGaraia), eta saioaren amaieran networking-gune bat egongo da, kafearekin.
Nori zuzenduta
Era guztietako enpresei zuzenduta dago, bereziki CEOei, arduradunei eta zuzendaritza-karguei, beren erakundeetan segurtasuna indartu eta arriskuak minimizatzeko interesa dutenei.
Helburua
Enpresei arriskuarekiko duten benetako esposizio-mailaz jabetzen laguntzea, ahultasunak modu proaktiboan nola identifikatu erakustea, eta negozioan zibererasoek izan dezaketen eragina murrizteko babes jarraitu eraginkor baten eredua aurkeztea.
Edukia
- Egungo egoera.
- Zibererasoei buruzko gaur egungo albisteak
- Zibereraso ohikoenak.
- Segurtasun auditoriak.
- Gomendioak eta irtenbideak: AA duen SOCa, phishing-a, monitorizazioa, ahultasunen kudeaketa.
Hizlariak

Mintxu Fraile – CISO de EuskoData

Victor San Gil – Responsible Comercial de EuskoData




