Networkinga eta konexioak GARAIA Topagune Teknologikoan

Decisiones acertadas. Gestionando la incertidumbre.
1 May, 2022
Pases gratuitos limitados para el Congreso Food 4 Future
9 May, 2022

Networkinga eta konexioak GARAIA Topagune Teknologikoan

PTGaraiak bere komunitateko enpresen arteko lankidetza, networkinga eta sinergiak bultzatzen jarraitzen du GARAIA Topagune Teknologikoa ekitaldiaren bidez.

Joan den maiatzaren 2an, edizio berri bat egin zen, komunitateko hainbat enpresatako ordezkarien parte-hartzearekin.

Oraingo honetan, GARAIA Topagune Teknologikoan, hurrengo enpresak aurkeztu dira; ingroup, Pilar Romero eta Xabier Lekuonaren eskutik, GSR, Mariaje Zabaletaren eskutik, Erabat, Danel Iriarteren eskutik eta Roganet, Ivan Romañaren eskutik.

Ponentzien ondoren, bildutako enpresek sinergiak sortzeko helburuarekin, elkarri galderak egiteko eta bilera posibleak kudeatzeko aukera izan zuten, kafe batekin lagunduta, komunitateko giro atsegin batean.

Parkeko ekosisteman sartzen diren enpresek, networking-espazio honen bidez, ekosistemaren beraren eta ekosistema osatzen duten enpresen potentziala aprobetxa dezakete.

Hori dela eta, PTGaraiak bere baliabide teknikoak eta giza baliabideak jartzen ditu inkorporazio berrien eskura, onura desberdinak lor ditzaketen parkeko enpresekin harremanetan jartzen laguntzeko metodologiaz gain:

  • Zuzeneko edo zeharkako negozio-aukerak
  • KM0 hornitzaile eta/edo laguntzaile potentzialak
  • Ingurunea ezagutzea
  • Dibertsifikaziorako/berrikuntzarako/etengabeko hobekuntzarako aukerak barne-prozesuetan

Hurrengo GARAIA Topagune Teknologikoa 2022ko uztailaren 4rako aurreikusita dago.