
Mugikortasun iraunkorra mahai gainean GARAIA Parke Teknologikoan
7 February, 2024
Microsoft Copilot Pro praktikan
16 February, 2024
GARAIA Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak EAEko DBH, batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei eta irakasleei zuzendutako Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko eguna ospatu dute.
Aurtegoan genero berdintasuna izan du ildo nagusi bezala eta ikasleei gai horren garrantzia trasmititzea izan da helburua.
Ekitaldiari hasiera Mondragon Goi Eskola Politeknikoko berdintasun taldeko Arantxa Gonzalez de Herediak eman dio eta Genero ikuspegia proiektuetan nola txertatu hitzaldia eskaini du.
Sexua, generoa eta intersekzionalitatearen gaiak landu ditu eta horiek proiektuetan barneratzeko lagungarriak diren tresnak eman diezkie bertaratutakoei, ikasketetan zein etorkizuneko arlo profesionaletan erabilgarriak izango zaienak proiektu osoak lortuz.
Ondoren, Hemen Garbiketa, S&F Consulting, Novia Salcedo Fundazioa eta KREAN, lau enpresatako ordezkariek azaldu dituzte adibide desberdinak, genero ikuspegia nola txertatzen duten euren enpresa zein proiektuetan.

Erronka
Jardunaldian jasotako informazio eta hausnarketa guztiarekin ikasleek ikastetxean egin duten proiektu bati generoaren ikuspegiaren egokitzapena txertatu beharko diote. Ostean, egokitzapen guztiak jaso eta bideo labur batean (60’’ gehienez) azalduko dituzte. Epaimahaiak baloratuko ditu jasotako lanak bideo onenari saria emango zaio apirilaren 25ean ospatuko den Nazioarteko Neskak IKTetan egunean.
Arrasateko Institutuko batxilergoko ikasleak