Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko eguna 2024

La Retribución basada en la contribución a la organización – GTK 2024
28 December, 2023
Los grandes retos del empleo del futuro en Euskadi – GTK 2024
29 December, 2023

Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko eguna 2024

  • Lekua PTGaraia
  • Antolatzailea PTGaraia & MGEP
  • Data 2024/02/09
  • Ordua 10:00 - 11:00

Euskal Autonomia Erkidegoko DBH, batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei zein irakasleei zuzendutako Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko dute otsailaren 9an, 10:00etatik 11:00etara, Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak.

Emakumeei gaztetatik arlo zientifikoa modu naturaleanhurbiltzea helburu duen topaketak horrek, testigantza eta hausnarketan oinarrituko da eta hiru atal izango ditu.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eskutik, Arantxa Gonzalez de Herediak eta Arrate Alonsok, “Genero ikuspegia proiektuetan nola txertatu“ hitzaldia eskainiko dute, ikastetxeetan garatzen diren ZTIM proiektuetan genero ikuspegia txertatzeko irizpide eta aholkuak emango dituzte.

Hitzaldiak, proiektu berritzaileagoak eta osoagoak lantzera bultzatuko ditu ikasleak, beraien ibilbide akademiko zein profesionalean ideien eta ikuspegien aniztasuna txertatuz. Joera inkontzienteak murrizten ere lagunduko die hausnarketa ariketa honek proiektu inklusiboagoak eta guztientzako lan-ingurune egokiak sustatuz. Guzti honek, genero guztietako ikasleak zientzia eta teknologia mundura erakartzea lor dezake eta beraz, gizarte aurrerapen bat lortzera.

Jarraian, ikasleei zuzendutako erronka bat garatuko da. Ikasleek hitzaldian jasotako irizpide eta hausnarketak kontuan izanik, ikastetxean egin duten proiektu bati generoaren ikuspegiaren egokitzapena txertatu beharko diote. Ostean, egokitzapen guztiak jaso eta bideo labur batean (60’’ gehienez) azalduko dituzte (ekintza honetatik kanpo). Amaitzeko, epaimahai baten bidez, bideo onenari saria emango zaio apirilaren 25ean ospatuko den Nazioarteko Neskak IKTetan egunean.

Saioa amaitzeko, enpresa ezberdinen kasu praktikoak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek.

Ekitaldi honetaz gain, Mondragon Unibertsitateko laborategietara bisita gidatuak izango diraaste osoan zehar  bertako egunerokotasuna ikertzaile eta irakasleen bitartez ezagutuz:

  • ARRASATE Iturripe Campusa – Otsailak 14, 10:00-11:30

Aforoa: 25

Iturripe Campuseko hiru laborategi ikusteko aukera eskainiko da: Prototipatu laborategia, Materialeen laborategia eta Biomedikako laborategia. Guztietan, bertako tresneria eta horien aplikazioak gertutik ezagutzeko aukearrekin.

  • HERNANI Galarretako Eko Campusa – Otsailak 16 – 10:00

Aforoa: 30

Garapen jasangarria oinarri eta ardatz hartuta, teknologia jakintzak barneratu eta, aldi berean, ingurumenaz arduratzen diren pertsonak prestatzen dira Galarretako EKO Campusean.

Hainbat laborategi bertatik bertara ikusteko aukera eskainiko da, hala nola: fabrikazio gehigarria, energia biltegiratzea, materialak etab. Ingurumenaren neultraltasunari buruzko aurrerapen teknologiak ezagutzeko aukera ere egongo da gainera.  

  • BILBAO Bilbao As-Fabrik Campusa – Otsailak 13 – 10:00 – 12:00

Aforoa: 30

Fisikako laborategira bisita, bertan dauden esperimentuak lehen pertsonan ikusi eta probatzeko aukera eskainiko da.

  • ORDIZIA Goierriko Campusa – Otsailak 13 – 10:00

Aforoa: 25

Goierriko campuseko laborategi interaktiboak: Gela inmersiboa eta Gela interaktiboa. Lehenean, Goi-mailako zikloetako eta Ingeniaritzako ikasleek sortutako makina batzuk ikusi ahal izango dira.  Aero-sorgailu baten funtzionamendua eta hauetako batek dituen osagaiak ikusiko dituzte ikasleek. Bigarrenean, aurkezpenak egiteko modu berritzaile bat aurkeztuko da lainoan oinarrituriko sistema bat erabiliz.