Mugikortasun iraunkorra mahai gainean GARAIA Parke Teknologikoan

Garaia Innova. XL
2 February, 2024
Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko eguna ospatu da GARAIA Parke Teknologikoan
12 February, 2024
Garaia Innova. XL
2 February, 2024
Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko eguna ospatu da GARAIA Parke Teknologikoan
12 February, 2024

Mugikortasun iraunkorra mahai gainean GARAIA Parke Teknologikoan

Garaia Parke Teknologikoan ibilgailu elektrikoen eta karga puntuen inguruan jakin beharrekoak azaldu dira Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako ekitaldian.

Hitzaldi informatibo honetan Mónica Díaz-ek (Energiaren Euskal Erakundea), Xabier Lizaur-ek (Ekitermik) eta Idurre Albizu-k (GARAIA Parke Teknologikoa) ezagutza baliogarriak elkarbanatu dituzte gerturatu diren entzuleei efizientzia energetikoaren, karga teknologien, eska daitezkeen diru laguntzen eta norbanako zein enpresen karga puntuen instalazio ezberdinen inguruan.

Bukatzeko, bertaratutakoek GARAIA Parke Teknologikoak webgunean eskuragarri duen “PARTEKATU KOTXEA” doako webapp-a ezagutzeko eta horren erabilpenaren berri izateko aukera izan dute.

Jardunaldia bere ikuspegi praktikoagatik eta mugikortasun iraunkorrean interesa duten bertaratuen parte-hartze aktiboagatik nabarmendu da.

Informazio gehiagorako: ptgaraia@ptgaraia.eus eta 943038846

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.