PTGaraiak eboluzionatzen jarraitzen du
28 June, 2021Parkeko prebentzio bileran bildu da PTGARAIA Komunitatea
7 July, 2021• Sari hauek MUBIL Fundazioak antolatzen ditu. MUBIL elkarlan publiko-pribatuaren emaitza da, eta bere xedea Gipuzkoa eta Euskadi mugikortasun berriaren sektorean nazioarteko erreferentzia bilakatzea da.
• Proiektu irabazleek 35.000 euro eskuratuko dituzte bien artean, eta euren proiektuak garatzeko, nazioartean erreferentziakoa den MUBIL ekosistemak eskaintzen dizkien aukerak baliatu ahal izango dituzte, urtebetez.
• Proposamenen izen-emate epea uztailaren 29ra arte egongo da zabalik, eta irabazleak irailaren 20an ezagutaraziko dira, finalistek euren proiektuak adituez osaturiko epaimahaiaren aurrean defendatu ondoren.
• Mugikortasunaren eta energiaren sektorean nazioarteko pisua duten enpresen lankidetza ere izango dute sari hauek; hala nola CAF, Irizar e-mobility, Iberdrola eta Petronor. Horiez gain, laguntzaile izango dira ondorengoak ere: Gipuzkoako Foru Aldundia (MUBIL-en bultzatzaile nagusia dena, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan), BIC Gipuzkoa eta Urban Mobility eta InnoEnergy Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak (EIT).
MUBIL Mobility Awards sariek etorkizuneko mugikortasuna aldatuko duten bi proiektu hautatuko dituzte. Gipuzkoa eta Euskadi mugikortasun berriaren nazioarteko erreferentzia bilakatzeko apustua da MUBIL, eta aukeratutako bi ekimenen artean 35.000 euro banatuko ditu, baita egitasmo horiek gauzatzeko ekosistema teknologiko egokia eskaini ere, bertan urtebeteko egonaldia egiteko aukera emanez.
Arlo anitzeko proposamenak onartuko dituzte MUBIL Mobility Awards sariek: mugikortasun elektrikoa, mugikortasun konektatua, mugikortasun autonomoa, mugikortasun partekatua eta horri guztiari loturiko azpiegiturak. Proiektu irabazleek MUBIL ekosisteman parte hartzeko aukera izango dute.
Sariak antolatzerakoan, MUBILek mugikortasunaren eta energiaren sektorean nazioarteko pisua duten enpresen laguntza izan du: CAF, Irizar e-mobility, Iberdrola eta Petronor, besteak beste.
Gipuzkoako Foru Aldundia da MUBIL Mugikortasun Adimentsuaren eta Jasangarriaren Zentroaren bultzatzaile nagusia, eta laguntzaile dira, halaber, BIC Gipuzkoa, Energiaren Euskal Erakundea, Gipuzkoako Bazkundea, Indar, IBIL, Urban Mobility eta InnoEnergy Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuak (EIT), Euskadiko Energia Klusterra eta MLC ITS Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterra.
Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 29ra arte egongo da zabalik, eta irabazleak irailaren 20an ezagutaraziko dira, finalistek euren proiektuak adituez osaturiko epaimahaiaren aurrean defendatu ondoren.
Lehen sariak 25.000 euro eskuratuko ditu, eta horrez gain, 12 hilabetez Gipuzkoan kokatu eta bere proiektua garatzeko MUBIL ekosistemaren onurak oso-osorik aprobetxatzeko aukera izango du. Bigarrenak, aldiz, 10.000 euro jasoko ditu, lehen sariaren baldintza berdinetan MUBIL ekosistemaren abantailez gozatzeko aukeraz gain.
Proiektu finalisten balorazioa lehen mailako adituez osaturiko epaimahai batek egingo du. Bertan izango dira honakoak: María Luisa Arriola (BIC Gipuzkoaren zuzendari kudeatzailea), Javier Hernández (Littelfuse enpresako Negozio Garapen eta M&A arloko zuzendaria, IESE Business School-eko ekintzailetza eta berrikuntza zentroko kolaboratzailea eta Alfil aholkularitza-enpresako bazkide fundatzailea), Mikel Lasa (KIC InnoEnergy Iberia-ko zuzendari kudeatzailea), Ignacio Martín (Repsol, BankoaAbanca, Indra Sistemas eta Acerinox konpainietako aholkularia), Virginia Oregui (Geroa BGAE-ko kudeatzailea); Imanol Rego (Irizar e-mobility-ko zuzendari nagusia) eta Jokin Lopetegi, Garapen Korporatiboaren eta Negozio Berrien kudeatzailea CAFen.