Mondragon Unibertsitateko Ekintzailetza Teknologikoari buruzko master berria Silver Economyrentzat

PTGaraiak Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta Proiektuen Kudeaketako Zuzendaritza Masterreko ikasleak hartu ditu
28 October, 2021
ORRATZ ONDAREAK, Diseimediak ekoiztu eta zuzendutako laburmetrai dokumentala
12 November, 2021
PTGaraiak Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta Proiektuen Kudeaketako Zuzendaritza Masterreko ikasleak hartu ditu
28 October, 2021
ORRATZ ONDAREAK, Diseimediak ekoiztu eta zuzendutako laburmetrai dokumentala
12 November, 2021

Mondragon Unibertsitateko Ekintzailetza Teknologikoari buruzko master berria Silver Economyrentzat

Mondragon Unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Ekintzailetza Teknologikoari buruzko master berri bat diseinatu dute Silver Economyrentzat, mundu mailako etorkizuneko aldaketa demografikoak dakarren erronka handiari erantzuteko.

Euskadin 2031rako biztanleriaren % 46 baino gehiago 55 urtetik gorakoa izatea aurreikusten da, eta Europan, 2025erako, adin horretatik gorako 88 milioi herritar baino gehiago egongo dira.

Master berri honek profil desberdinetako profesionalak prestatuko ditu. Pertsonengan oinarritutako diseinuaren metodo eta tresnen bidez, ideiak eta merkatu-nitxoak identifikatzeko gai izango dira, Bizkaiko Silver Economy osatzen duten pertsonen bizi-kalitatea bermatuko duten produktu eta zerbitzu berriak sortzeko.

Aplikazio-eremuak:

  • Harreman sozialak, kirola, aisia, bidaiak, etab.
  • Gailu ortoprotesikoak edo medikoak
  • Telelaguntza, etxez etxeko arreta integrala, sentsoreak, gailuak, etab.
  • Elikadura osasungarria, APPak, ingurune lagunkoiak
  • Pentsioak, aurrezkiak, izapideak

Masterraren metodologia

Masterraren metodologiak diziplina anitzeko taldeak gidatuko ditu, pertsonak ardatz dituen berrikuntzaren ziklo osoaren bidez. Talde bakoitzak proiektu desberdin bat garatuko du, lehendik dauden enpresek proposatutako erronkei edo taldeak berak hautemandako aukerei erantzungo diena. Hala, ikasle bakoitzari beka bat emango zaio proiektuak garatzeko.

Programan parte hartzen duten pertsona guztiek % 60tik gorako diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute.

Nori zuzenduta dago?

Masterra hiru eremutako profilei zuzenduta dago:

  • Adinekoen premiei buruzko ezagutza sakona baliozko produktu eta zerbitzuen irtenbide berriak proposatzeko eta diseinatzeko gaitasunarekin osatu nahi duten gizarte- eta osasun-arloko pertsonak.
  • Produktu eta zerbitzu berrien garapenari buruzko ezagutza teknikoak adinekoen benetako beharrak identifikatu eta ulertzeko gaitasunarekin osatu nahi dituzten ingeniaritzaren arloko pertsonak.
  • Negozio berrien kudeaketari buruzko ezagutzak demografia-aldaketaren ondoriozko aukerak identifikatzeko gaitasunarekin osatu nahi dituzten enpresa-esparruko pertsonak.

Irteera profesionalak

Masterra egiten duten pertsonek diziplina anitzeko ingurune batean garatuko dute beren jarduera profesionala, eta ingurune horretan garrantzi berezia izango dute pertsonen premiak ulertzeak eta irtenbide berriak proposatzeko gaitasunak. Masterrak diziplina anitzeko talde horien buru izateko gaitasuna emango die ikasleei, beren ikuspegi holistikoa eta produktu eta zerbitzu berriak garatzeko metodo egituratua emanez. Profil horrek bere negozioari ekin ahal izango dio, arlo soziosanitarioko edo ikerketa eta garapen teknologikoko enpresetan integratu ahal izango da.


KONTAKTUA

Bete online inkesta    /    Email: mastersilver@mondragon.edu