Mondragon City Challenge-en 3.edizioaren aurkezpena

GARAIA TOPAGUNE TEKNOLOGIKOA
27 September, 2024
Ategi, berrikuntza eta lankidetza iraunkortasuna eta lehiakortasuna sustatzeko
27 September, 2024
GARAIA TOPAGUNE TEKNOLOGIKOA
27 September, 2024
Ategi, berrikuntza eta lankidetza iraunkortasuna eta lehiakortasuna sustatzeko
27 September, 2024

Mondragon City Challenge-en 3.edizioaren aurkezpena

Irailaren 27an, ostiralean, goizeko 10:30etan, Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketaren 3.edizioa aurkeztu da Kulturaten (Arrasaten). Batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta 7 hilabeteko epean berezko proiektu kooperatibo bat garatuko dute taldeka.

2025eko apirilak 10ean Arrasateko Amaia Udal Antzokian egingo den amaierako ekitaldian aukeratuko dira irabazleak.

Prentsaurrekoan parte hartu dute:

  • Jaime Bengoa, Arrasateko Udaleko Ekonomia eta Enplegu zinegotzia.
  • Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaria.

Lehiaketaren mugarriak eta dinamika:

Jardunaldiaren dinamizatzaileak, Xabi Perezek, Mondragon City Challengeko hirugarren edizioaren mugarriak aurkeztu ditu:

  • 0 FASEA: TALDEEN IZEN-EMATEA (IRAILAK 9-URRIAK 25):

Mundu osoko gazteek 2 eta 4 pertsona arteko talde bat osatuz parte hartu ahal izango dute eta beren proiektu kooperatiboak proposatu ahal izango dituzte. Mondragón City Challengeren webgunean, www.mondragoncitychallenge.com/eu , beren ideiaren deskribapen laburra aurkeztu ahal izango dute, gehienez 20 lerrotan.

  • 1 FASEA: 20 TALDE HAUTATZEA (URRIAK 29-AZAROAK 15)

Azaro Fundazioak eta Saiolanek osatutako epaimahai teknikoak ahalmen handiena duten 20 proiektuak aukeratuko ditu. 2024ko azaroaren 18an, sailkatutako 20 taldeak argitaratuko dira webgunean.

20 TALDERENTZAKO PRESTAKUNTZA-SAIOA (AZAROA)

Sailkatutako 20 taldeei zuzendutako prestakuntza saioa antolatuko da, talde horiek beren lan-tresnak handitu ditzaten eta parte-hartzaileen proiektuen kalitatea indartu dezaten.

  • 2 FASEA: 20 TALDEK GARATZEN DUTE PROIEKTUA(AZAROAK 18-OTSAILAK 17)

Sailkatutako 20 taldeek izena emateko aldian proposatutako enpresa-proiektu kooperatiboaren ideia garatuko dute. Horretarako, gidoi batean oinarrituko dira, hau da, webgunean dagoen “enpresa proiektu kooperatiboaren” gidan. Gainera, parte hartuko duten tutoreak egongo dira, taldeei beren esperientzia zabala emanez lagunduko dietenak. Tutoreak ASEKOOPekoak eta Arizmendiarrieta Lagunak Elkartekoak dira.

  • 3 FASEA: 6 FINALISTEN HAUTAKETA (OTSAILAK 18-MARTXOAK 5)

20 proiektuak entregatu ondoren, epaimahai profesionalak zehatz-mehatz aztertuko ditu, balioespen-irizpide komunak erabiliz.

EPAIMAHAI PROFESIONALAREN BILERA (MARTXOAK 4)

Proiektuaren kalitatea, aukeratutako kudeaketa kooperatiboaren ereduarekiko, ideia gauzatzeko aukera eta originaltasuna bezalako alderdiak kalifikatu ondoren, 2025eko martxoaren 4ean, epaimahai profesionalaren bileraren ondoren, Mondragon City Challengeko hirugarren edizioko 6 talde finalistak ezagutuko dira.

  • 4 FASEA: 6 FINALISTEN DEFENTSA PREPAZIOA (MARTXOAK 6-APIRILAK 6)

Prestaketa-aldi honetan, talde finalistek defentsako 8 minutuak entrenatu ahal izango dituzte, baita epaimahai profesionalak azken ekitaldian egingo dizkioten galderak ere.

  • 5 FASEA: IBILBIDE KOOPERATIBOAK ETA JARDUERAK (APIRILAK 7/8-9)

Apirilaren 8an, Arrasatek lehen fasean sailkatutako 20 taldeak jasoko ditu. Aste horretan zehar, parte-hartzaileek hainbat jarduera izango dituzte eta elkarrekin biziko dira esperientzia aberasteko. Era berean, Ibilbide Kooperatiboen bidez, parte-hartzaileek aukera izango dute enpresa kooperatibo baten jarduera bertatik bertara ezagutzeko eta beren proiektuari buruzko profesionalen aholkuak jasotzeko. Enpresa Mentoreak 2024: Laboral Kutxa, Danobatgroup, Onnera Group, Lana, Isea, Rural Kutxa…

  • 6 FASEA: AZKEN EKITALDIA (APIRILAK 10):

Arrasateko Amaia Udal Antzokian izango da, hirugarren urtez jarraian, Mondragon City Challengeko finala. 2025eko apirilaren 10ean finalerako sailkatutako 6 taldeek euren proiektuen defentsa egingo dute eta epaimahai profesionalak izendatuko ditu irabazleak.

Sariak eta kategoriak:

  • Kategoria 16-18 urte: Parisera bidaia
  • Kategoria 19-24 urte: Kanadara bidaia

Finalistak ez diren talde guztien artean, eta epaimahaiaren irizpidearen arabera, proiekturik berritzaileena duen taldeak “originaltasunaren saria” jasoko du eta 800€ jasoko ditu eskudirutan.

Ekimenaren antolatzaileak:

Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.

Ekimenaren laguntzaileak:

Nazioarteko Aliantza Kooperatiboa, ASEkoop, Saiolan, Azaro fundazioa, Arizmendiarrieta Lagunak Elkartea eta Garaia Parke Teknologikoa.

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen: www.mondragoncitychallenge.com/eu
*Izena emateko epea 2024eko urriaren 25ean amaituko da.