Mondragon Assembly eta Ikerlan industriaren automatizazioari aplikatutako Adimen Artifizialaren buruan, Egokia plataformari esker
Mondragon Assembly-k digitalizazioaren aldeko apustua sendotzen jarraitzen du, EGOKIA ezarpenarekin. Elkarlaneko ikaskuntza automatikorako plataforma aitzindari zibersegurua da, IKERLAN zentro teknologikoak garatua eta datuen pribatutasuna bermatzen duena. Teknologia berri hori garatuta eta inplementatuta, IKERLAN eta Mondragon Assembly, muntatze-prozesuak automatizatzeko ekipoen diseinuan, fabrikazioan eta instalazioan aditua, Espainiako industria-prozesuen automatizazioan aplikatutako elkarlaneko adimen artifizialaren buruan daude. EGOKIA proiektuak Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa izan du, Hazitek I+G+Brako laguntza-programaren bidez.
Egungo sistemekin alderatuta, EGOKIA plataformak aukera ematen du Mondragon Assembly-ren makinetan eta ekoizpen-lerroetan zabaldutako adimen artifizialeko ereduak lankidetzaz “entrenatzeko” bezeroen nodo lokaletan, haien artean datuak partekatu gabe. Horrela, datuen zibersegurtasuna bermatzen da eta beraien ihesari lotutako arriskuak ezabatzen dira.
Mondragon Assembly dagoeneko hasi da plataforma hori erabiltzen Aretxabaletako plantako eguzki-plaketarako zelula fotovoltaikoen ekoizpen-lerroan, eta urtean zehar 10 ekoizpen-lerrotan martxan izatea aurreikusten du.
Jean Philippe Aguerre Mondragon Assemblyko Berrikuntza zuzendariak esan du, EGOKIA erabiltzeari esker, “enpresak tresna profesional eta sendoa duela, mundu osoan erabiltzen ditugun II-An oinarritutako ereduak automatikoki sortzeko eta kudeatzeko gai dena. IKERLANek garatutako plataformari esker, gure bezeroak adimen artifizialean oinarritutako zerbitzu hobeez hornitu ahal izango ditugu, denboran aurrera egin dezaten, kostuak minimizatuz, eraginkortasuna eta errentagarritasuna irabaziz eta, gainera, datuen pribatutasuna bermatuz”.
Santi Charramendietak, IKERLANeko AA alorreko ikertzaileak, teknologia-transferentziaren kasu honen garrantzia azpimarratu du: “Gaur egun, gure inguruko enpresek datu asko jasotzen eta gordetzen dituzte, baina zailtasunak dituzte datu horiek partekatzeko, ustiatzeko eta balioa emateko. Gure erronka da ikaskuntza automatikoko eta elkarlaneko tekniketan oinarritutako irtenbideak diseinatzea eta ezartzea, kalitatea hobetzeko eta enpresa bakoitzeko ekoizpen-prozesuen kostua murrizteko.”
Datuaren Ekonomiarako aukera
Era berean, IKERLANek garatutako EGOKIA soluzioak eskaintzen duen gobernantza- eta pribatutasun-bermea negozio-aukera bat da Datuaren Ekonomiaren esparruan, eta horren bultzada Europar Batasunaren lehentasunen artean dago.
“Plataforma horren garapenak, gainera, sektore bereko enpresen artean ezagutza berria partekatzeko aukera ematen digu, hala nola fotovoltaikoa, sektore osoaren estandarrak hobetzeko, ekoizpen-prozesuak optimizatzeko eta kalitate-irizpideak hobeto definitzeko, eta horrek guztiak gure bezeroei zerbitzua hobetzea dakar”, azaldu du Mondragon Assembly Jean Philippe Aguerrek.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!