Marketing eta salmenta prozesuen eraldaketa digitala B2B esparruan

Formación – Competencias avanzadas de venta
10 April, 2023
Ezagutzen duzu bisitatzen zaituen turista?
12 April, 2023

Marketing eta salmenta prozesuen eraldaketa digitala B2B esparruan

  • Lekua LKS - Plaza aretoa
  • Antolatzailea ISEA
  • Data 2023/06/07
  • Ordua 10:00 - 12:30

Teknologia digitalek enpresen balio katea guztiz aldatzeko ahalmena dute. Marketing eta salmentetako prozesuetan ere teknologia digitalen eragina nabarmena da.

Horregatik, ISEAk “Marketin eta Salmenta prozesuen eraldaketa digitala B2B eremuan” jardunaldia antolatu du.

Ekitaldia 2023ko ekainaren 7an ospatuko da, goizeko 10:00etan hasita, LKS-eko eraikinean, Arrasateko Goiru kaleko 7. zenbakian, Garaia Parke Teknologikoan dagoen ISEAko egoitzaren Plaza aretoan.

Horrela, jardunaldiak honako aurkezpenak garatuko ditu:

  • “Industria Digitala” deialdiaren aurkezpena, Yolanda Mariscalaren eskutik (SPRI).
  • “Marketin eta salmenta prozesuen automatizazioa eskaerapean ingeniaritzaren eremuan”, Alaine Anduezaren eskutik, ABANTAILeko aholkularia.
  • “Hiru gako zure B2B proiektu digitalak benetako emaitzak sortzen has dadin”, Ian Blancoren eskutik, ADI Revolution-eko bazkide sortzailea.
  • “Salmenten taldearen estrategia komertzial digitalean parte-hartzearen arrazoia”, Alaitz Osaren eskutik, KRUCE-ko bazkide sortzailea.
  • “Nola PI BERLINek kanal digitala sendotu duen, negozioa erakartzeko estrategiaren barnean”, Asier Ukarre eskutik, Kudeaketa Zuzendaria eta Aholkularia PI BERLINen.

Saio honetan parte hartzeko izena eman behar da, helbide honetara mezua bidaliz: mruiz@isea.eus