Manu Colino jaso du urteko asmatzaileari GALBAHE SARIA 2019.

Zenbateraino zaintzen dugu gure taldeen osasuna eta efizientzia?
21 May, 2019
Garaia Innova. XIV
28 May, 2019
Zenbateraino zaintzen dugu gure taldeen osasuna eta efizientzia?
21 May, 2019
Garaia Innova. XIV
28 May, 2019

Manu Colino jaso du urteko asmatzaileari GALBAHE SARIA 2019.

Galbaian Manu Colino Vega saritu du urteko asmatzailearen 2019 ko GALBAHE Sariarekin erronka teknologikoei aurre egiteko eduki duen aparteko ahalmenarengatik etaurratzea saihesteko egiten duen ekarpena dela eta.

Jabetza industrial eta intelektualeko nazioarteko eguna (“Wordl IP Day”) dela eta antolatzen diren ospakizunen harira, azken urteotan jabetza industrial eta intelektualean espezializatua den GALBAIAN enpresak GALBAHE SARIA ematen dio bere aburuz irabazle izateko meritu gehien egin dituen asmatzaileari. Horretarako azken hamabi hilabetetan egindakoak edukitzen dira kontutan, eta baita ibilbide osoa ere. Sari honen bidez GALBAIANek inguruko asmatzaileak aldarrikatu nahi ditu, balioan jarriz.

Aurten Manu Colino izan da urteko asmatzaileari GALBAHE SARIA jaso duena.  Manu I+G-ko ingeniaritzako teknikaria da ULMA Constructionen. Sari emate ekitaldia Arrasateko GARAIA Parke Teknologikoko Itxaropena korridorean ospatu zen maiatzaren 22an.

Asmatzailearen merituak

Enpresa orok baditu bere erronka estrategikoak, eta erronka estrategikoek beraiekin dakartzate erronka teknologikoak ere, produktu eta zerbitzu berriak garatzea posible egingo dutenak. Baina ez dugu ahaztu behar erronka teknologikoekin batera sortzen diren erronka “tekniko-legalak”, besteen patente urraketak saihestearekin eta norberaren garapenak patente bidez babestearekin lotutakoak hain zuzen ere.

Erronka teknologikoei aurre egiteko Manuren ahalmena apartekoa da. Hala ere, bereziki azpimarrigarria da besteen patenteak urratzea saihesteko egiten duen ekarpena, asmakuntza alternatibo hobetuak garatuz, eta baita bere asmakuntzak ahalik eta ondoen babesteko erakusten duen inplikazioa ere. Beste hitz batzuekin esanda, azpimarragarria da erronka tekniko-legalei aurre egiterako orduan eskaintzeko gai dena. Erronka tekniko-legal horiei berme guztiekin erantzuteko, asmatzaileen eta patente adituen arteko komunikazio erraz eta arina eta konplizitatea nahitaezkoak dira. Eta hori lortzea oso erraza da Manurekin.