Laguntza-txat adimendunak: Indartu bezeroarentzako arreta AArekin

Start-up edo negozio ideai bat duzu? Aurkeztu zure proiektua GARAIA INVESTORSen
28 March, 2025
New Stage Solutions GARAIA komunitatera batu da
7 April, 2025
Start-up edo negozio ideai bat duzu? Aurkeztu zure proiektua GARAIA INVESTORSen
28 March, 2025
New Stage Solutions GARAIA komunitatera batu da
7 April, 2025

Laguntza-txat adimendunak: Indartu bezeroarentzako arreta AArekin

  • Lekua Garaia Enpresa Digitala. Garaia Parke Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrasate-Mondragon
  • Antolatzailea Garaia Enpresa Digitala
  • Data 2025/04/01
  • Ordua 09:30 - 13:30
  • Prezioa 30€

Ikastaro honetan, zure enpresan adimen artifizialak bultzatutako laguntza-txatak eraginkortasunez sortzen, integratzen eta kudeatzen ikasiko duzu. Tailerrean sakonki aztertuko ditugu azken joera teknologikoak, tresna espezializatuak eta jardunbide egokienak, hartara bezeroarentzako zerbitzu oso efiziente eta pertsonalizatu bat emateko, erabiltzaileentzat eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan eskuragarri egongo dena, zure informazioan oinarritua eta zuk egingo zenukeen moduan erantzungo duena, edozein hizkuntzatan.

Ikusiko duzu AAk bezeroaren arretaren esperientzia alda dezakeela, baliabideak optimiza ditzakeela eta zure erabiltzaileen gogobetetasuna hobetu dezakeela.

Helburuak

•    Ulertzea adimen artifiziala nola eraldatzen ari den bezeroarentzako arreta.
•    Txatbot-motak eta haien aplikazioak identifikatzea eta ebaluatzea.
•    AAren bidez laguntza-txatbot bat inplementatzen eta pertsonalizatzen ikastea.

Norentzat

Bezeroarentzako arretako profesionalentzat, zerbitzu-kudeatzaileentzat, eraldaketa digitalaren arduradunentzat eta adimen artifiziala ezarriz bezeroarentzako laguntzaren efizientzia hobetzeko interesa duen edonorentzat da ikastaro hau.

Egitaraua

Bezeroarentzako laguntzan AA erabiltzearen hastapenak

  • Bilakaera eta egungo joerak
  • Bezeroarentzako laguntzan AA erabiltzearen onurak eta erronkak

Txatbot-motak eta haien funtzionamendua

  • Arauetan oinarritutako txatbotak vs AA duten txatbotak

AA duten laguntza-txatak inplementatzea

  • Plataforma eta tresna egokiak hautatzea
  • Lehendik dauden sistemekin integratzea

Txatbotak pertsonalizatu eta entrenatzea

  • Elkarrizketa eraginkorrak diseinatzea
  • Txatbota entrenatzea erantzun zehatzak emateko

Laguntza-txatak kudeatu eta monitorizatzea

  • Metrikak eta errendimendua aztertzea
  • Etengabeko hobekuntza eta edukiak eguneratzea

Azterketa-kasuak eta aplikazio praktikoak

  • AA duten laguntza-txatak inplementatu dituzten enpresen adibideak

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.