Talentua erakartzeak sortzen duen kezka eztabaidagai Garaian.

Amaitu da Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz ekimena (E3!).
18 June, 2019
Ikerlan % 5,5 hazi da 2018an, enpresekin eduki duen fakturazioari esker.
21 June, 2019

Talentua erakartzeak sortzen duen kezka eztabaidagai Garaian.

Gipuzkoa Talent estrategiaren esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) Garaia Parke Teknologikoarekin batera, jardunaldi bat antolatu du, enpresek bilatzen ari diren talentu hori nola erakarri ahal izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako enpresetan talentua erakartzeko eta atxikitzeko asmoz martxan jarritako GIPUZKOA TALENT programaren baitako jardunaldia da. Testuinguru horretan, lurraldeko enpresekin ezin konta ahala bilera egin ondoren, zenbait enpresak adierazi zuten talentu profesionalarekin lotutako arazoa konpontzeko mekanismoak aktibatzeko premia zeukatela.

Ekainaren 18an prestakuntza saio bat egin da, Employer Branding and EPV Pitch izenburupean, enpresen marka indartu, eta talentua erakartzeko helburuarekin (employer branding izenez da ezagunagoa). Horretarako, hainbat gai eta kontzeptu landu dira; esaterako, elevator pitch, praktika onak eta txarrak enpresa komunikazioan eta EPV (Employee Proposition Value) aurkezpenak.

Garaia Parke Teknologikoaren instalazioetan egin den prestakuntza saioan zenbait adituk parte hartu dute: tartean, Mathieu Carenzo IESEko irakasleak eta Marie Eouzan coachak. Ekimenean parte hartu duten 10 enpresen diskurtsoa ebaluatu dute bi-biek.

Enpresa parte hartzaileak sektore eta kokagune ugaritakoak dira; batez ere, Debagoienekoak eta Goierrikoak. Jardunaldian landutako edukiez gainera, gainerako enpresek talentua erakartzeko baliatutako bestelako estrategia eta errealitate batzuk ezagutzearen balioa eta garrantzia nabarmendu dute.

Jardunaldia hurbilekoa izan da, parte hartze eta esperientzia handikoa. Horri esker, parte hartzaileek euren errealitate berezira egokitutako ezagutzak eta lan aurreratua eramango dituzte etxera, euren markaren diskurtsoa ardaztu eta indartzeko, eta hala, talentua erakartzeko. Jardunaldia datozen asteotan amaituko da, eta enpresa parte hartzaile bakoitzari banakako jarraipena egingo zaio online, ordura arte egindako lana erabat biribiltzeko.

Employer Branding and EPV Pitch