José Miguel Lazkanotegi aukeratu dute IKERLANeko lehendakari berria
Oronako
Berrikuntza Teknologikoko zuzendari korporatiboak José Mari Balzategiren txanda
hartu du, erretiroagatik zentro teknologikoaren lehendakaritza utzi baitu.
Zentro teknologikoko Kontseilu
Errektoreak José Miguel Lazkanotegi aukeratu du IKERLANeko lehendakari. José
Mari Balzategi ordezkatu du Lazkanotegik. Jose Mari Balzategik erretiroa
iragarri zuen ekainaren 18ko batzar nagusian, bertan esker ona jaso zuelarik
lehendakari gisa egindako lanagatik.
Lazkanotegi, jaiotzez Berakoa,
Mondragon Korporazioari lotuta egon da bere ibilbide profesional osoan.
Ingeniaritza Elektronikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola
Politeknikoan (1984-1988), eta han irakasle aritu zen 6 urtez. 1995ean, ORONAn
ekin zion bere ibilbide profesionalari, eta gaur arte, 25 urtez, hainbat
proiektu egin ditu merkatu nazionalerako eta nazioartekorako. Azken bi urtetandik,
kooperatiba horretako Berrikuntza Teknologikoko zuzendari korporatiboa da.
Halaber, ORONAko Kontseilu Errektoreko kide izan da 12 urtez, eta horietako 8
lehendakaria izan da, 2007tik 2015era bitartean.
IKERLANeko lehendakari berriak hau
adierazi du: “Ilusioz eta erantzukizunez hartzen dut IKERLANen buru izateko erronka,
proiektu handi honek ordezkatzen duen guztiarengatik. IKERLAN zentro
teknologiko berezia eta bertako enpresetarako erreferentea izateaz gain,
MONDRAGONeko ikur ere bada. Ahalik eta ekarpen handiena egiten saiatuko naiz,
IKERLAN, teknologiaren bidez, eraldaketarako funtsezko tresna izan dadin
enpresentzat, eta, era berean, pertsonak profesionalki bikain trebatu eta
garatu ahal izateko kooperatiba-enpresa handi bat izan dadin”.
IKERLANen izenean, Kontseilu
Errektoreak eskerrak eman dizkio José Mari Balzategiri Zentro Teknologikoari
errektore eta lehendakari gisa egindako ekarpenagatik, eta ongietorria eman dio
José Miguel Lazkanotegiri kargu berrian, 2020ko uztailaren 1etik aurrera
eraginkorra baita.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!