Tailerra: Sortu PWA bat zure WordPress gunearekin.
1 April, 2019Tailerra: Google Search Console berriztutako garapena.
2 April, 2019Jardunaldia: Azeleratu zure Enpresa CERN Teknologiekin.
Aurkezpena
Datorren urriaren 22an, asteartean, GARAIA Parke Teknologikoan, jardunaldi ireki bat egingo da, CERN (European Organization for Nuclear Research) teknologien erabilera hurbiltzeko eta bideratzeko helburuarekin, enpresa jarduera berriak azeleratzeko.
Ekitaldian INEUSTAR-Pioneers programa aurkeztuko da, horren helburua izanik, SPRIren eskutik, Euskal Autonomia Erkidegoan industri jarduera berriak sustatzea eta laguntzea, CERN teknologien bitartez, izan ere, teknologia horiek sektore eta aplikazio ugaritara transferitu daitezke oso modu errazean.
Jardunaldian programaren ezaugarri nagusiak erakutsiko dira, eta ekimen berriak aurkezteko gidalerroak emango dira. Halaber, eskuragarri dauden CERN tresnak eta teknologiak erakutsiko dira. Halaber, parte hartzaileek aukera izango dute programan jardun duten eta horretan diharduten enpresetako arduradunekin interakzioan aritzeko, baita ekimenaren koordinatzaileekin ere: CERN, INEUSTAR eta BIC Araba
Nori zuzendua
Jardunaldia oso interesgarria izango da ekintzaileentzat, I+G zein enpresa dibertsifikazioko departamentuetako arduradunentzat, enpresa berri bat sortu nahi duten ikasle zein gazte tituludunentzat, arazo tekniko jakin bat konpondu nahi duten Start-Upentzat…
Programa
10:00 – 10:15 Parte hartzaileen harrera
10:15 – 10:25 Ongietorria
10:25 – 10:50 Sarrerako aurkezpen laburrak: INEUSTAR, CERN eta Instalazio Zientifiko Handietan garatutako Teknologiak Gizarteari Transferitzea.
Erik Fernandez, INEUSTAReko zuzendari nagusia
Ash Ravikumar, CERNeko Knowledge Transfer Dibisioa
10:50 – 11:20 Ineustar-Pioneers rogramaren aurkezpena
Leonor Mendoza, INEUSTAReko proiektu kolaboratiboen arduraduna
Maitane Txabarri, BIC Arabako Project Manager
11:20 – 11:40 CERN Teknologien aurkezpena
Ash Ravikumar, CERNeko Knowledge Transfer Dibisioa
11:40 – 11:50 Euskal Herriko kasu praktikoen aurkezpena. CADINOX
11:50 – 12:00 Euskal Herriko kasu praktikoen aurkezpena. ORVIUM
12:00 – 12:30 Galderak eta zalantzak
12:30 – 12:45 Itxiera
12:45 – 14:00 Aperitiboa eta Networking