ingroup, pertsonen mundua eta erakundeen garapen integrala gogoko duen taldea
Zer da ingroup?
In group
pertsonen mundua eta erakundeen garapen integrala gogoko dugun taldea gara. Liderrei eta taldeei laguntzen diegu egungo
ingurune aldakorrari aurre egiteko erronkan, pertsonen kudeaketa hobetuz, hiru
zutabeetan oinarritzen den balio-proposamen batekin:
Profesional onenen bilaketa eta hautaketa,
enpresaren kultura kontutan hartuz.
Erakunde malguagoak, sortzaileagoak, arinagoak
eta eraginkorragoak garatzea, talentuaren alderik hoberena azaleratzea eta
leialtzea ahalbidetuko duten garapen-ereduen bidez. Hori guztia emaitza oso
kontuan hartuta. Arlo honetan komunikazioan, ordainsari-sisteman, jarduna
ebaluatzeko ereduetan eta garapen-elkarrizketetan, berdintasun-planetan eta
abarretan lan egiten dugu.
Liderrek eta taldeek esku hartzeko eta
entrenatzeko programak, hauen bidez lidergo eraldatzaile eta fidagarria
sustatzeko, baita erantzukizun eta erronka berriak har ditzatela ere,
elkarlanaren eta errendimendu handiko taldeak bultzatzera bideratutako
trebetasunen garapenaren aldeko apustua eginez.
Zein erronka dituzue aurretik?
Erakundeak osasungarriagoak, parte-hartzaileagoak eta iraunkorragoak bilakatzea
da gure erronkarik handiena. Honek
mugiarazten gaitu. Gure aletxoa ematea gizartea hobetzeko, lan-inguruneak
hobetuz.
Esperientzia errealik kontatuko ahal diguzu?
Gure ibilbide osoan zehar, poz handia eman diguten proiektuei ekiteko
zortea izan dugu bezeroekin. Zaila da bat
aipatzea. Gaur egun, nazioarteko presentzia duen Gipuzkoako enpresa handi baten
lanpostuak baloratzeko eta ordainsari-sistema birkonfiguratzeko proiektu bati
heltzen ari gatzaizkio, eta oso modu positiboan laguntzen ari da pertsona
guztiekin partekatutako arau argi batzuetan oinarritutako egitura justuago eta
orekatuago baterantz aurrera egiten. 4 hilabete baino gehiago daramatzagu proiektu
honetan lanean, eta ziur ikasketa berri bat suposatuko duela, bai guretzat, baita
gure bezeroarentzat ere.
Bestalde, Goierri Valleyren eskutik,
Goierriko eskualdean lider eraldatzaileak garatzeko ibilbide bat sortu dugu
2021ean, non 15 enpresetako liderrek parte hartu duten. Partaidetzazko eta
bizipenezko 8 lan-saio egin ditugu dagoeneko eta, parte-hartzaileen
trebetasunak eta gaitasunak garatzen laguntzeaz gain, ikaskuntza-komunitate
interesgarri bat eraikitzeko balio izan dute ere, programaz haraindiko
esperientziak partekatzen jarraitzeko.
Nola egiten duzue
lan?
Bezeroarekin batera lan egitea
gustatzen zaigu, hurbileko tratuarekin eta entzutean oinarrituta. Honi esker
irtenbide berritzaileak eskaini ditzakegu, erakundearen nortasuna errespetatzen
duten heinean.
Gure beste nortasun-ezaugarri bat
talde-lana da; argi dugu ideiarik onenak hausnarketa kolektiboetatik sortzen
direla, hainbat ikuspuntuk parte hartzen dutenean.
Zein da zure helburua Garaia Parke Teknologikoan?
Garaia Parkeko komunitatean sartuz inguruko
enpresengana gehiago hurbildu nahi dugu, haien errealitatea ezagutu eta balio
erantsia eskaini ahal izateko. Azken finean, eskualdea garatzen lagunduko duen
beste eragile bat izatea.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!