Industria alorreko startup-en inbertsio-foroa

Gemini Pro: IA Generatiboaren potentziala doan
6 March, 2024
Encuentros para la mejora de la dirección
7 March, 2024
Gemini Pro: IA Generatiboaren potentziala doan
6 March, 2024
Encuentros para la mejora de la dirección
7 March, 2024

Industria alorreko startup-en inbertsio-foroa

  • Lekua PTGaraia
  • Antolatzailea MONDRAGON Sustapen Zentroa & Keiretsu Forum
  • Data 2024/03/14
  • Ordua 15:30

Datorren martxoaren 14an, 15:30etik aurrera, industria alorreko startup-en inbertsio-foroaren hirugarren edizioa egingo dugu, Keiretsu Forum-ek, Business Angels inbertitzaile pribatuen nazioarteko sarerik handiena, eta MONDRAGONeko Sustapen Zentro korporatiboak elkarlanean antolatuta. Ekitaldia FORMATU PRESENTZIALEAN egingo da, Garaia Parke Teknologikoan (Arrasate) eta Online jarraitzeko aukera egongo da. 

Arrisku-kapitaleko erakundeek eta arlo horretan espezializatutako inbertitzaileek osatutako mahai-inguruak emango dio hasiera foroari. Bertan, inbertsio industrialean eta dibertsifikazioan duten ezagutza, esperientziak, aukerak zein zailtasunak izango dituzte hizpide.

Ondoren, inbertsio-foroa egingo da, industria alorreko edota industriari eta haren prozesuei aplika dakiekeen produktu/teknologia duten startup-ak aurkeztuz. Enpresen hautaketa Keiretsu Forum-ek eta MONDRAGON Sustapen Zentroko taldeak aurretiaz egingo dute.