Apirilaren laugarren ostegunean ospatzen da IKTen alorreko nesken nazioarteko eguna eta Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Eskola Politeknikoak ospakizun hau aitzakitzat hartuta, Euskal Herriko DBH eta batxilergoko ikasleei bideratutako jardunaldi bat antolatu dute, ZTIMak (Zientzia teknologia, Ingenieritza eta Matematikak) sustatzeko eta genero arrakala digitala murrizteko helburuarekin.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektorean dabiltzan enpresek, geroz eta arazo gehiago dituzte ingeniaritza informatikoa, diseinu industriala, bideo-jokoen sorkuntza, Software ingeniaritza edo eta Data Scientist bezalako konpetentzia edo formazioa duen talentua aurkitzeko eta are gehiago neska-emakumeetan baldin bada.
Hori dela eta, apirilaren 27an, Garaia Parke Teknologikoko Udalaitz Auditorioan, goizeko 10:00-11:00 artean, IKTen alorreko hainbat profesional elkartuko dira, beren egunerokotasuna gazteei gertutik azaltzeko eta beren esperientzia partekatzeko prest.
Ikasleek online zein presentzialki jarraitu ahal izango dute saioa. Bukatzean, Kahoot lehiaketa eta sari banaketa izango dute.
Presentzialki ekitaldira bertaratuko direnak, mahai-inguruaren ostean MGEPak antolatutako IKTen tailer batera joateko aukera izango dute. Tailerreko parte-hartzea kopuruak pertsona muga bat izango du.