IKERLANek ikerketa-artikulu onenaren saria jaso du bateragarritasun elektromagnetikoari buruzko munduko konferentzia handienean
IKERLAN euskal zentro teknologikoak historia egin du, besteak beste, Intel, Sandia, Cisco, Google, Amazon, Analog Devices edo NASA bezalako multinazionalak gaindituz, bateragarritasun elektromagnetikoari buruzko ikerketa-artikulurik onena lortuta, gai horri buruzko nazioarteko kongresurik handienean, IEEE International Symposium on Electromagnetic Compatibility (EMC) delakoan, IEEE EMC Societyk antolatua, eta berriki Michiganen (AEB) egin dena.
Saritutako ikerketa-artikuluak teknika berri bat aurkezten du EMC babes-osagaiak fabrikatzeko erabiltzen diren material ferromagnetikoen propietateak modelizatzeko eta karakterizatzeko. IKERLANeko Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologien taldeko (EIKT) EMC lantaldeak egindako ikerketa da, eta funtzionalitate elektrikoak, elektronikoak eta inguruarekiko komunikazioak dituzten ekipo eta sistemen segurtasuna, eraginkortasuna eta erabilgarritasuna handitzen lagunduko die industria-fabrikatzaileei.
Bateragarritasun elektromagnetikoa ingeniaritzaren eremu bat da, eta ekipamenduen arteko akoplamendu elektromagnetikoaren ondorio negatiboak nola kontrolatu, gutxitu, ezabatu eta prebenitu aztertzen du. Zenbait industria-sektoretan, hala nola automozioan, aeronautikan, satelite bidezko komunikazioan edo trenbidean, bateragarritasun elektromagnetikoa faktore garrantzitsua da, besteak beste, pertsonen osotasunari eragin baitiezaioke, ekoizpen-geldialdiak eragin baititzake edo galera ekonomikoak eta baliabideak sor baititzake.
Saritutako artikulua IKERLANek konferentzia honetara aurkezten duen lehena da. Rafael Suárez IKERLANeko ikertzaileak dioenez, “arlo horretan mundu osoan ditugun ezagutzak kontrastatu nahi ditugu, eta gure gaitasunak eta ezagutzak arlo horretako adituen aurrean erakutsi nahi ditugu”. “Gure artikulua aukeratu dutenek gai horrekiko duten garrantzia eta interesa erakusten dute mundu osoan, bai industria-eremuan, bai esparru akademikoan, eta, horrek aukera emango digu munduko erreferente gisa kokatzeko EMC arloan garatzen dugun ikerketa-lerroan”.
Elektronika eta telekomunikazioak azkar ari dira aldatzen: komunikazioetan erabiltzeko maiztasuna eta prozesatzeko azkartasuna areagotzen ari dira. Horrek guztiak espektro elektromagnetikoaren erabilera berriak dakartza eta, beraz, bateragarritasun elektromagnetikoaren arloan aurre egin beharreko erronka berriak. Ekipoetan eta sistemetan sor daitezkeen arazoak aldez aurretik atzemateko aurrerapausoak ematea, simulazio-eredu fidagarriak erabiliz, arlo honetako beste funtsezko erronka bat da.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!