Ikerlanek eta Mutilverse Computing-ek aliantza aitzindaria osatu dute konputazio kuantikoa industria-eremura eramateko
Teknologia
horrek fabrikazio aurreratuaren sektoreko prozesuetan irregulartasunak berehala
detektatzeko duen potentziala ikertzen ari da zentro teknologikoa.
Teknologia
horrek industrian duen potentziala ebaluatzen duen nazioarteko lehen zentroa
da.
IKERLAN, LKS
Next eta MONDRAGON Korporazioarekin batera, besteak beste, inbertitzaile gisa
parte hartzen ari da Donostiako startup-ean
Duela 35 urte, IKERLAN zentro teknologiko sektore anitzekoa aitzindari
zen adimen artifizialaren ikerkuntzan eta horrek Estatuko industrian zituen
aplikazioetan. Teknologia hori martxan zegoen orduan, baina bazirudien
paradigma teknologikoa goitik behera aldatuko zela. Gaur egun, konputazio
kuantikoak adierazten du jauzi kontzeptual handia, eta IKERLANek lehen lerroan egoteko
apustua egin du. Zentro teknologikoak aliantza aitzindaria osatu du Multiverse
Computing-ekin —konputazio kuantikoaren teknologietan nazioartean aitzindari
den donostiar enpresa—, industriari aplikatutako konputazio kuantikoaren
esparruan. Zehazki, elkarrekin lan egingo
dute fabrikazio aurreratuaren sektoreko prozesu industrialetan irregulartasunak
berehala detektatzeko. Aliantza horrekin, euskal zentroa nazioarteko lehen
zentro teknologiko gisa kokatzen da arlo horretan ikertzen.
“Akordio aitzindari horri esker, teknologia horien heldutasuna balioztatu
ahal izango dugu industrian aplikatzeko, eta munduan erreferente gisa kokatu
ahal izango gara industrian aplikatutako Ikaskuntza Automatiko Kuantikoaren
teknologietan (Quantum Machine Learning). Arlo hori inork ez du oraindik aztertu, eta eragin handia izango luke
industrian; izan ere, teknologia hori ustiatzeko aukera emango luke, adibidez, hainbat
elementutan akatsak identifikatzea eta gaur egungoak baino askoz
prozesu-denbora laburragoan atzematea”, azaldu du Mikel Azkarate-Askatsua IKERLANeko Sistema Txertatu
Fidagarrien alorreko arduradunak.Zentro teknologikoak,
MULTIVERSErekin batera, sei laguneko diziplina anitzeko talde bat lanean jarri du proiektu honetan, ikaskuntza
automatikoan (machine learning), datu-analisian eta konputazio
kuantikoan adituak.
“IKERLANekin batera lan egitea, bere espezializazio-alorretan liderra den
zentro teknologikoa, teknologia kuantikoak fabrikazio aurreratuko prozesuetan
aplikatuz, erronka garrantzitsua da, eta industria-enpresetan
lehiakortasun-balio handia ematea ahalbidetuko du.
“Multiverse Computing eta IKERLAN “lankidetza estrategikoko” prozesu
bati ekingo diogu, balio etengabearen ekarpenean eta konfiantzan oinarrituta;
beraz, erreferentziazko kide teknologiko bihurtuko gara I+G+B prozesuetarako”.
Aliantza hori kokatzen da Multiverse Computing-ek Gipuzkoan Europako
ekosistema kuantiko liderra finkatzeko lan egiteko duen konpromiso handiaren
barruan”, azaldu du Enrique
Lizasok, Multiverse Computing-eko sortzaileetako eta CEO denak.
MULTIVERSE hitzarmenari esker, IKERLANeko
ikertzaile-taldeak IBM eta D-Waveren benetako konputagailu kuantikoekin lan
egin ahal izango du —gaur egun, konputazio kuantikoko hardware eta softwarearen
ekoizpenean aitzindari diren enpresekin—, hodeiaren bidez eskura daitezkeenak.
Lankidetza hori IKERLANek, LKS Next eta MONDRAGON Korporazioarekin
batera, Donostiako start-up-ean inbertitzaile gisa parte hartzeari esker
sortu da, Korporazioak sustapen-funtsaren bidez bultzatutako
enpresa-estrategiaren eta inbertsioaren esparruan.
IKERLANek enpresen benetako beharretarako teknologia erabilgarria
garatzeko duen bokazioarekin bat etorriz —esparru horretan, zentroa nazioarteko
erreferentziako eragilea da—IKERLANek eta MULTIVERSEk ikaskuntza automatiko
kuantikoaren erabilera ikertuko dute fabrikazio aurreratuko prozesuetan akatsak
detektatzeko, zehazki, osagaietan pitzadurak atzemateko. IKERLANen helburua da osagaiaren akatsa non dagoen identifikatzea eta
hura detektatzeko behar den denbora murriztea. Arazo komuna da industrian eta
zentro teknologikoan, eta aldez aurreko informazio-bolumen handia du, taldeak
ikerketan garatuko dituen algoritmo kuantikoek eraginkortasunez funtziona
dezaten.
Konputazio kuantikoak transistoreen egoera elektronikoan oinarritutako
konputazio klasikoaren paradigma aldatzen du (batak eta zeroak), fisika
kuantikoa eta gainjartze edo elkarlotze kuantikoa bezalako fenomenoak erabiliz
datuak prozesatzeko algoritmo berriak ustiatzeko, eraginkortasuna modu
nabarmenean hobetuz eta arazoen konputazio-denbora datu eta eragiketa kopuru handiarekin.
Gaur egungo prozesadore kuantikoek aukera ematen dute hiru minutu inguruan zenbaki
aleatorioen sortzearen arazoa. Arazo horretan, planetako superordenagailu
klasiko ahaltsuenek 600 milioi urte inbertituko zituzten, nahiz eta merkatuan
marka hori hausten duten makinak egon. Izan ere, ordenagailu kuantiko baten
informazio-unitate minimoak hainbat balio har ditzake aldi berean (1, 0 edo 1
eta 0 aldi berean), eta, hartara, ohiko ordenagailu batek egin ezin dituen
kalkuluak egin daitezke.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!