Ikerlanek doktoregaien aintzatespen-jardunaldiaren bostgarren edizioa egin du
Edizio berri honek berretsi egiten
du zentroak bere ikerketa-taldea gaitzeko eta espezializatzeko egindako
apustua, bere ardatz estrategikoetako bat baita.
Dozena bat unibertsitate baino
gehiagorekin egindako lankidetzari esker, IKERLANek 51 tesi ditu martxan bere
ikerketa-ildo nagusietan
Ángel Longueira eta Maialen Areitioaurtena doktoregaiek jaso zuten jardunaldiko aurkezpen onenen saria.
IKERLANek, zentro teknologikoan doktore-tesiak egiten ari
diren doktoregaien ikerketa-lanak aitortzeko urtero egiten duen jardunaldiaren
bosgarren edizioa burutu zuen joan den ostiralean. Ekitaldi honek berretsi
egiten du IKERLANek bere ikertzaile-harrobiaren prestakuntzaren,
profesionalizazioaren eta espezializazioaren alde egindako apustua. Dozena bat
unibertsitate baino gehiagorekin izandako lankidetzari esker, zentroak 51
ikerketa-tesi ditu abian, IKERLANen ikerketa-ildo nagusien barruan:
Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak, Energia eta Potentzia
Elektronika eta Mekatronika.
Bigarren urtez, osasun-egoera dela eta, telematikoki egin
zen ekitaldia, eta ehun pertsona baino gehiago bertaratu ziren: doktoregaiak,
tutoreak, ikertzaileak eta beste parte-hartzaile batzuk. Jardunaldiaren
aurkezpenean, IKERLANeko zuzendari nagusi Ion Etxeberriak doktoregaien lana eta
ahalegina azpimarratu zituen, eta tesien emaitzek IKERLANi, inguruko enpresei
eta, oro har, gizarteari balioa eta ezagutza emateko duten garrantzia
azpimarratuz. “Enpresetatik gertu egotea da gure izateko arrazoia, teknologia
garatzen dugu enpresen erronkei erantzuteko eta, aldi berean, gizarteari
laguntzeko; horretarako, gure doktoregaiek egiten duten ikerketa funtsezkoa da,
eta etorkizuneko gure ikerketa-taldearen harrobia dira”, adierazi zuen bere hitzetan.
Bestalde, IKERLANeko Ezagutzaren zuzendari Ana Martínezek
nabarmendu zuen “IKERLAN interes handiko zentroa dela doktore-tesiak egiteko,
eta aukera ematen diela ikasleei abangoardiako ezagutza eskuratu eta sortzeko,
eta, aldi berean, ezagutza horrek industria-arloan duen aplikagarritasuna
balioztatzen duela”.
Jardunaldian, 46 doktoregaiek beren tesien xehetasunak aurkeztu zituzten, eta, bertaratutakoek bozketa egin ondoren, jardunaldiko aurkezpen onenak saritu ziren. Ángel Longueirak, Cybersecurity Evaluation Methodology for Industrial Embedded Components tesiarekin, lehen saria jaso zuen; Maialen Areitioaurtena doktoregaiak, berriz, bigarren postua lortu zuen Simulación numérica del proceso de temple por inducción y su efecto en la integridad tesiaren aurkezpenarekin.
Milioi bat euro
baino gehiago prestakuntzan
Gaur egun, IKERLAN osatzen duten 360 pertsonetatik % 29
doktore kualifikatuak dira. 2020an, zehazki, 10 tesi amaitu eta 11 berri hasi
ziren, eta 59 abian jarri ziren. Horretarako, zentroak milioi bat euro baino
gehiago inbertitu zituen ikasle-harrobiaren prestakuntzan, profesionalizazioan
eta espezializazioan.
Gaur arte, 154 doktore-tesi baino gehiago egin dira zentroan, eta horrek agerian uzten du IKERLANek bere historian zehar bere ikertzaileen prestakuntza kualifikatuaren alde egin duen apustu estrategikoa. Hala, IKERLAN zentro egokia da doktorego-tesia egiteko eta industriaren benetako beharretara eta pertsonen gaitasunak eta ezagutzak garatzera bideratutako ikerketak sustatzeko.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!