Mondragon City Challenge: lehen Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketa
15 February, 2021PTGaraia MONDRAGON CITY CHALLENGE-eko laguntzaile
18 February, 2021- IKERLANen soluzio berritzaileari esker, prozesadore bakar batek hainbat kontrol sistema konplexu ordeztuko ditu.
- DUTTentzat garatutako teknologiak merkatuko industria komunikazio sortarik zabalena ahalbidetzen du.
- Teknologia hori duen lehen makina jada lanean dago penintsulako eta Poloniako bi proiektu berritan, eta taldeak PLC berri hori mundu osoan ezartzen jarraituko du 2021etik aurrera.
- Industria Garapen Teknologikorako Zentroaren (CDTI) finantzaketa publikoa izan du garapenak
IKERLAN zentro teknologikoak kontrolagailu logiko programagarri (PLC) pertsonalizatu bat diseinatu du Dutt-entzat (Pasaben Taldekoa), paperaren industriarako makineriaren fabrikazioan liderra eta industriarako potentzia eta kontroleko elektronikako produktuen eta soluzioen diseinuan eta fabrikazioan espezialista den enpresarentzat. Kontrolatzaile hori papera ebakitzeko makinetan integratzen ari da jada, eta merkatuan komunikazio-ahalmen handiena du. Zehazki, ebakitzeko makinak kontrolatzeko PLCaren ‘garuna’ edo CPUa hobetu du Ikerlanek, hardware eta software teknologia berriak konbinatuz. Arazoak denbora errealean detektatzea errazten duen eta terminal bakar batetik industriako komunikazio sorta zabal bat ahalbidetzen duen soluzio bat da emaitza. Industria Garapen Teknologikorako Zentroak (CDTI), Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren mendeko erakundeak, finantzatu du proiektua.
Teknologiaren eta ezagutzaren transferentziarako proiektu bat ere bada, izan ere, Ikerlanek CPUa bera garatzeaz gain, zentro teknologikoko adituek garatutako teknologiarekin harremanetan egongo diren pertsonei soluzioa erabiltzeko eta mantentzeko prestakuntza ematea gehitzen du. Hain zuzen ere, teknologia transferitzea eta enpresari lehiarako balioa ematea da zentro teknologikoaren ezaugarrietako bat, eta hau dugu balio hori praktikan jartzearen adibide argia.
Soluzioa PLC bakar batean integratuta dago eta hori da garapen berri honen onura nabarmenetako bat. Horrek asko aurreztea dakar, PLC gehigarriak eta maiztasun aldagailu komertzialak jarri behar ez direlako; izan ere, horiek Ikerlanen eta Dutten artean diseinatutako CPUaren beraren bidez pilotatzen dira. Horrela, sistema sinplifikatzea eta prestazioak handitzea lortzen da, dena integratuta baitago. Produktuaren industriako komunikazioko bost portuek protokolo tarte zabala hauta dezakete, eta merkatuan komunikazio aukera gehien dituen PLC bihurtzen dute.
CPU berria Ikerlaneko hardware taldeko hiru ikertzailek garatu dute – Leire Rubio, Edurne Palacio eta Ane Irazusta –, EIKT (Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak) arlokoak. Proiektuaren arduradun Leire Rubiok azaldu duenez, “CPUaren diseinuan hainbat teknologia berri konbinatu ditugu, hala nola Sistema on Chip (Soc), prozesatzeko gaitasun handia ematen dutenak eta, aldi berean, hardware ad-hoc inplementazioak eta Linux sistema eragilea erabiltzeko aukera eskaintzen dutenak, denbora erreala optimizatuz makinen denbora beharrak asetzeko”.
Ikerlan 2018tik ari da Pasaban Talderako PLC berritzaile horretan lanean. Proiektu hau berriki amaitu da CPU berria penintsulan eta beste bat Polonian duten bi ebaketa makina instalatzen. 2021ean, Duttek teknologia hori ezarriko du bere proiektu berrietan mundu osoan, eta abangoardian jarriko da sektorearen barruan; izan ere, industria arlo horretako beste enpresa batzuetako CPU komertzial eta estandarizatuen aurrean, Ikerlanen garapenari esker, Duttek soluzio pertsonalizatua eskaintzen dio merkatuari, bakarra merkatuan, makinen beharren eta ezaugarrien arabera. Enpresaren eta zentro teknologikoaren arteko lehen lankidetza proiektua da, kontroleko elektronikaren arloan; izan ere, aurretik Ikerlan eta Pasaban Taldea potentzia elektronikako proiektuetan elkarlanean aritu izan dira. Gainera, kasu arrakastatsu hau Ikerlan Konnekten aterkiaren barruan kokatzen da. Zentroak garatutako digitalizazio soluzioen familia da, eta enpresa bakoitzaren behar zehatzetara egokitzen da, bezeroari Plataforma Digital bat eskaini ahal izateko beharrezkoak diren elementu guztiak estaliz, garapen propioko elementuak eta bezeroa digitalizatzeko enpresa estrategiara egokitzen diren hirugarrenen aplikazioak integratuz. Proiektu horrek Ikerlanek partner teknologiko gisa duen potentziala erakusten du, ez bakarrik irtenbide berritzaileak garatzeko gai den aldetik, baizik eta bezeroei ezagutza transferitzeko duen gaitasunaren aldetik ere bai; Ikerlanen nortasunaren ezaugarrietako funtsezko balioa.