IKERLAN drone eta robot autonomoen urruneko eguneratze ziberseguruan ari da lanean, UP2DATE proiektu europarraren bidez
Horizon 2020 Programak
finantzatutako ekimen horren buru da zentro teknologikoa, sistema kritikoetako
softwarea urrunetik eta modu seguruan eguneratzeko aukera emango duen
teknologia garatu nahi baitu.
TÜV Rheinland-ek
egiaztatu du IKERLANek proiekturako definitu dituen software-eguneratzeen
arkitektura segurua.
Trenen eta
automobilgintzaren sektorerako teknologia garatu ondoren, zentroa, industrian
aplikazio ugari dituen esparru berri honetara eramateko lanean ari da.
Funtsezko proiektua da
Europa teknologia-aldaketa horretarako prestatuta egon dadin, zibersegurtasuna
eta pertsonen segurtasuna funtsezkoak izango direlarik.
Urrunetik,
itsas zabaleko turbina eolikoen
mantentze-lanetan espezializatutako robot baten softwarea edo prozesu
industrialak automatizatzera bideratutako robot kolaboratibo bat (baita
biltegiratze-eremuetan objektuak aurkitzen dituen dron bat ere) eguneratzeak
denbora, dirua eta baliabideak aurreztea ekarriko luke, gaur egun lan horietan
aritzen diren pertsonen segurtasuna babesteaz gain.
Eragiketa
horiek urrunetik egiteko aukera, Interneteko konexio baten bidez, smartphone
direlakoetan hartutako filosofia berarekin, funtsezkoa da gero eta
digitalizatuagoa den industria baten lehiakortasuna bermatzeko. Eguneratzeak
gailuak funtzionatzen ari diren bitartean gertatzen dira, ez dira gelditzen
prest jartzeko, eta horrek erabilgarritasuna handitzen du. Hori dela eta, Europako UP2DATE proiektuaren
esparruan, IKERLAN teknologia hori garatzen hasi da automobilgintzan edo
trenbidean aplikatzeko, eta sektore horietan segurtasuna funtsezko faktorea da,
akats batek galerak, kalte fisikoak edo giza bizitzarako mehatxuak eragin baititzake. TÜV Rheinland-ek linea seguruan egindako
eguneratzeen arkitekturarako emandako ziurtagiria lortu ondoren, zentro
teknologikoak orain kontzeptu hori droneetara, AGVetara (‘gidatze automatikoko
ibilgailua’ ingelesez), robotetara eta gainerako sistema autonomoetara eramatea
du helburu. Sistema autonomoaren funtzionamendua geldiarazi gabe, urrutitik eta
modu seguruan eguneratzeak aurrezpen handiak ekarriko lituzke zenbait
sektoretan, hala nola igogailuetan, robotikan edo makinetan, horietan
fidagarritasuna ezinbestekoa baita.
IKERLANek ibilbide luzea egin du sistema autonomoen
teknologietan eta softwarearen eguneratze seguruan, eta erreferente bihurtu da
Estatuan ziurtagiriei eta segurtasunari dagokienez. UP2DATE proiektuaren bidez,
zentroak etorkizuneko garraioan urruneko eguneratzeen teknologia orokortzea
mugatzen duten erronka nagusiak ikertzen ditu: segurtasun funtzionala (safety)
eta zibersegurtasuna (security), biak batera eman behar baitira. UP2DATE proiektu giltzarria da Europa
teknologia-aldaketa horretarako prestatuta egon dadin, zibersegurtasuna eta
pertsonen segurtasuna funtsezkoak izango direlarik.
“Teknologia
hori industriara transferitzea da hurrengo pausoa” esan du Irune Agirrek,
IKERLANeko proiektuaren koordinatzaileak. “Gure helburua da UP2DATE esparruan
sortutako lorpen eta garapenak merkatuan ondo egokitzen direla bermatzea,
Europako I+G+b proiektuen ezaugarri den teknologia-transferentziaren
konpromisoarekin bat etorriz”. Hori bat dator garapen teknologikoko zentroak
enpresen benetako beharretarako duen bokazioarekin.
Horretarako,
UP2DATek CAF du tren-sektoreko urruneko eguneratzeak ebaluatzeko; izan ere,
enpresa horren helburua da instalazio-denbora eta mantentze-jarduerak % 50
murriztea. Automobilgintzaren alorrean, TTech, IAV, Marelli eta antzeko
enpresek hartuko eta ebaluatuko dute automobilgintzaren sektoreko irtenbidea,
eta sektorean iraganean izan duten eragin ekonomikoa ordezteko eta mantentzeko
kanpainen % 90eraino murriztu nahi du.
UP2DATE programak (2020-2022) 4 milioi euro inguruko aurrekontua du, Europako Batzordeak Horizon 2020 Programaren bidez emana. Programa horrek hainbat gairen inguruko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak finantzatzen ditu. 2020an hasi zenetik, IKERLAN da programa horren koordinazioaren buru, eta Barcelona Supercomputing Center, CAF Signalling, IAV, Marelli, DLR eta TTTechek ere parte hartzen dute. IKERLANEK espero du ikerketa 2022an amaitzean UP2DATEren emaitzak Europako industriarako estrategikoak diren beste sektore batzuetan aplikatu ahal izatea, hala nola espazioan edo aeronautikan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!