HUMAN, teknologia eta enpleguaren etorkizuna

[Jornada informativa] Mindfulness para el bienestar: empresas saludables
16 September, 2022
Maite Bilbao: “Helburua ekintzailetza, enpresen garapena eta enpleguaren kalitatea bultzatzea da”
22 September, 2022
[Jornada informativa] Mindfulness para el bienestar: empresas saludables
16 September, 2022
Maite Bilbao: “Helburua ekintzailetza, enpresen garapena eta enpleguaren kalitatea bultzatzea da”
22 September, 2022

HUMAN, teknologia eta enpleguaren etorkizuna

HUMAN proiektuaren helburua teknologiak Goierriko industria-sarean izandako aldaketak aztertzea izan da. Ingroupek Lortekekin elkarlanean burututako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektua da, Goierriko eragile sozioekonomiko ezberdinen parte hartzea izan duelarik.

Egindako 3 saioetatik, laburbilduz, ondorio hauek atera daitezke:

  • Zeharkako profiletara eta profil balioaniztunetara eboluzionatzeko beharra nabarmentzen da.
  • Soft konpetentziek gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute.
  • Enpresek profil teknologikoak izateko beharra azpimarratzen dute.
  • Gizarte-eragileek, profil teknologikoez gain, beste profil batzuk garatzeko beharra identifikatu dute.
  • Gizarte-eragileetako ordezkariak baikorragoak dira enpresetako ordezkariak baino emakumearen presentzia industria-eremuan handitzeari dagokionez
  • Enpresa txiki eta ertainarekiko kezka agertzen da, baliabide gutxiago teknologia berriak aplikatzeko .
  • Lidergo-gaitasuna, komunikazio gaitasuna, etengabeko ikaskuntza eta aldaketara egokitzea duten profilak garatzearen garrantzia.
  • Kezka handia dago talentu gaztearen urritasuna dagoela identifikatzen dutelako.
  • Parte-hartzaileek eraginkortasun energetikoa azpimarratu dute lehentasunezko erronka gisa.
  • Teknologiaren bilakaera oso aurreratua dela aipatzen da, eta etengabe azeleratzen ari dela, ziurgabetasuna eta erresistentziak sortuz, bai enpresetan, bai pertsonengan.
  • Belaunaldi berriek erresistentzia gutxiago diote aldaketari, baina tolerantzia gutxiago diote frustrazioari eta erakundeekiko konpromezu baxuagoa identifikatzen dute.
  • Langileen ikusmoldea aldatu egin da lan-munduari dagokionez. Lan-malgutasuna eta kontziliazioa gero eta gehiago baloratzen dira.
  • Soft trebetasun eta gaitasunak dituzten profil teknikoak sartzeko enpresen beharra.

Ezagutza teknikoak eta teknologikoak funtsezkoak dira eta izango dira etorkizuneko profesionalentzat, baina 3 saioetan ondorioztatzen da langileen desberdintasuna eta balio erantsia beren soft gaitasunetan daudela. Saio horietan funtsezko gaitasun hauek identifikatu dira:

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.