Zentro teknologikoa, teknologia horren garapenean Estatuan aitzindari izan
dena 1985az geroztik, lortu nahi den portaera ikasteko, haien degradazioa
iragartzeko eta gizakien esku-hartzerik behar izan gabe haien gainean urrutitik
jarduteko gai diren sistemak garatzeko, hori guztia pertsonen segurtasuna
bermatuz.
IKERLANek garatutako adimen artifizialeko aplikazioak teknologikoki aldatuz
joan dira, industria-sarearen beharrei etengabe erantzuteko.
Datorren apirilaren 29an, IKERLANek webinar bat antolatu du adimen
artifiziala industrian aplikatzeko erronkei eta giltzarriei buruz.
Makinei pertsonen berezko gaitasunak
ematea, hala nola, aurresateko, arrazoitzeko, ikasteko eta problemak ebazteko
egokitzeko gaitasuna. Hori da adimen artifiziala, eta horretan dihardu
IKERLANeko Datuen Analitika eta Adimen Artifizialeko taldeak duela 35 urtetik. Ikerketa-komunitateak,
orduan, oso robotizatutako etorkizuna irudikatzen zuen, robot adimendunekin eta
giza itxurako robotekin, gizakiak beren funtzioetan ordezten zituztenak.
Hala ere, adimen artifiziala beste era
batera iritsi da, eta ia modu ikusezinean sartu da hainbat alderditan,
horietako asko egunerokoak eta funtzionalitate berriak ematen ari direnak. Industria-arloan,
datuen eskuragarritasun masiboak (Big Data) eta datuak zenbatu ahal
izateko gaitasun izugarriek aukera emango dute, hiru urtetik bost urtera
bitarteko epean, lortu nahi den portaera ikasteko, haien degradazioa
iragartzeko eta gizakien esku-hartzerik behar izan gabe haien gainean urrutitik
jarduteko gai diren sistemak garatzeko, hori guztia pertsonen segurtasuna
bermatuz. “Hiru urtean, adimen artifizialak elkarrizketa adimenduna
ahalbidetuko du makinekin” dio Josu Bilbaok, IKERLANeko Informazio eta
Komunikazio Teknologien arloko arduradunak. Hain zuzen ere, teknologia horren
gakoak eta joerak eta industrian eta eguneroko lanean dituen aplikazioak
hurbiltzeko, IKERLANek webinar bat antolatu du apirilaren 29an. Ekitaldian
adimen artifizialaren erronka eta giltzarri nagusiak jorratuko dira,
industria-arloan teknologia horretan oinarritutako irtenbideak praktikan
jartzeko.
Hiru hamarkada
industriarako irtenbide adimendunak sortzen.
1985az geroztik metatutako ezagutza teknologiko
indartsuaren eta teknologia berrietara etengabe egokitzearen ondorioz, zentroa,
gaur egun, hainbat irtenbide ikertzen eta garatzen
ari da, urte gutxiren buruan, adibidez, aerosorgailu edo eguzki-panel batek izango dituen matxurak aurreikusteko
edo arazo bat ‘autodiagnostikatzeko’ gai diren igogailuetan jartzeko eta
mantentze-lanen arduradunari konponketa-modu egokiena adierazteko.
Zentroak lantzen dituen adimen
artifizialeko aplikazioek, bere ibilbidean bezala, industriaren benetako
beharrei erantzuten diete. Industriak gero eta argiago egiten du teknologia
horien alde, makina adimendunagoak izateko tresna gisa. Euskadin eta Estatuan
aitzindaria da adimen artifizialaren arloan, eta IKERLANek talentua, ezagutza
eta gaitasun teknologikoa bildu ditu industria-sareari adimen artifizialeko
teknologiarik aurreratuenak eskaintzeko, euskal enpresen beharren neurriko
irtenbideak garatuz. Teknologia-transferentziari
esker, zentroak nazioarteko merkatuan lehiakor izaten lagundu du, hainbat
sektoretan, hala nola trengintzan, igogailuetan, ekipo-ondasunetan,
makina-erremintan edo energian.
Hain zuzen, inguruko konpainiek
dituzten benetako erronkei aurre egiteko gaitasun hori da IKERLANen bereizgarri
eta balio-ekarpen handia, konpondu nahi den arazoaren ezagutza sakona eta
aplikazio praktikoetan eta lehiakortasunean adimen artifizialeko irtenbideak
ezartzeko gaitasuna konbinatuz. “IKERLANen berezitasun nagusia da hainbat
sektoretarako produktu eta sistema multiteknologikoak garatzeko dugun
gaitasuna. Gaitasun hori adimen artifizialaren arloan dugun adituarekin
konbinatzen da, industria-produktu eta -sistemei adimena eta funtzionaltasun
aurreratuak emateko, eta haien fidagarritasuna bermatzeko. Tren bat, igogailu
bat edo aerosorgailu bat bezalako sistema bat adimentsu bihurtzeko, sistema
osatzen duten blokeak menderatu behar dituzu lehenik, sendo, seguru eta
lehiakorra izan dadin. Horregatik guztiagatik, adimen artifizialeko
konponbideak industrian aplikatzen aitzindari gara”, adierazi du Bilbok.
Sistemen
plangintzatik autodiagnostikoa egiteko gai diren sistemetara
1985etik, IKERLANek lau ikertzailerekin
Adimen Artifizialeko unitatea martxan jarri zuenetik – gaur egun, berrogei
pertsona baino gehiago dira talde hori osatzen dutenak- IAren
proiektuak garatu ditu Euskadin erreferentzia diren bezero-multzo zabal
batentzat, hala nola Ingeteam, Fagor Arrasate edo CAFentzat. Gainera, proiektu
enblematikoak garatu ditu, bere Adimen Artifizialaren alorrean historia markatu
dutenak, hala nola Metro Bilbaoren plangintza 1995ean edo VER robota, duela 25
urte IKERLANek garatutako eta Yokohamako (Japonia) robotika-txapelketan
saritutako robot mugikorra, etxeko xurgagailu adimendunen teknologia
aurreratzen zuena. Taldearen lehen etapetan garatutako proiektuen artean,
banku-eragiketetan eta industria-sektoreetan aplikatutako sistema adituak
daude.
Gaur egun, FRACTAL da zentro
teknologikoak bere aplikazio industrialean IAren abangoardian jarraitzeko
lantzen duen proiektu nagusietako bat. Nazioarteko proiektu aitzindaria da,
adimen artifizialean oinarritua, eta zenbait teknologia konbinatzen ditu, hala
nola edge computing, big data eta 5G, makinei inteligentzia eta
gaitasun kognitiboak emateko, energia, garraioa eta industria bezalako
sektoreetan.
Adimen artifizialaren arloan, IKERLAN
eragile hauekin elkarlanean ari da, besteak beste: CSIC (Zientzia Ikerketako
Kontseilu Gorena), Granadako Unibertsitatea, Ouluko Unibertsitatea (Finlandia)
eta Nottinghameko Unibertsitatea (Ingalaterra). Euskadin, Mondragon
Unibertsitatearekin ez ezik, doktorego-tesiak eta artikulu zientifikoak
garatzen ere elkarlanean aritzen da gainerako unibertsitateekin, baita BRTA
aliantzako beste eragile batzuekin ere.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.
Teknikoak, erabiltzaileari bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea. Horiez gain, hemen sartzen dira editoreak, hala badagokio, editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna bezalako irizpideetan oinarrituta sartu dituen publizitate tarteak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak ere.
Funtzionalak, aldiz, webgune batek dagoeneko sartutako informazioa gordetzeko aukera ematen dutenak (hala nola erabiltzaile izena, hizkuntza edo egungo kokapena), eta erabiltzaileari ezaugarri hobetuak eta pertsonalizatuagoak eskaintzen dizkiotenak.
Si desactivas esta cookie no podremos guardar tus preferencias. Esto significa que cada vez que visites esta web tendrás que activar o desactivar las cookies de nuevo.
Analisi eta publizitatezko cookieak
Analisi cookieak erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen dutenak dira.
Publizitatezko cookieak, aldiz, publizitate espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira. Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, nabigazio ohiturak etengabe behatuta. Horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke publizitatea erakusteko.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!