
ISEA elikagaiekin nutrazeutikoak ekoizteko aukera aztertzen.
23 July, 2019Tailerra: Bideo-edizioa iOS eta Android smartphonekin.
17 August, 2019Tailerra: Google Analytics-i buruzko tailer praktikoa.
Aurkezpena
Web gune bat edukitzea ez da nahikoa, nork bisitatzen gaituen, nola ezagutu gaituen eta gure web gunean zer egiten duen jakin behar dugu.
Tailer honetan, web gunari jarri dizkiogun helburuak abiapuntu gisa hartuz, Google Analytics erabiltzen ikasiko dugu, modu egoki batean konfiguratuko dugu eta aginte panel bat definitu, non, begiratu bakarrean, adierazle gako guztiak ikusiko ditugun.
Helburua
Google Analyticsi errendimendu handiagoa ateratzea gure negozio estrategiara egokituz eta web gunearen jarraipena sinplifikatuz.
Nori Zuzendua
Web gunea enpresa ezagutarazteko, zerbitzuak edo edukiak eskaintzeko… erabiltzen duten profesionalak eta horrek duen eragina ezagutu nahi dutenak.
Programa
- Gure web gunean negozioko helburuak identifikatu
- Negozioko helburuei adierazleak jarri
- Google Analytics ezagutu:
- Tresna web gunearekin integratu
- Tresna martxan jarri
- Lehenetsitako txosten, dimentsio eta neurketak ezagutu
- Tresna jarraipen onena egiteko konfiguratu:
- Ikuspegiak, iragazkiak
- Konfigurazio aurreratua:
- Segmentuak, ekitaldiak, bihurketa, bihurketa inbutuak, txosten pertsonalizatuak
- Konfigurazio gehigarria:
- Alertak, lasterbideak, txostenak programatzea
- Negozioko informaziora sartzea erraztuko diguten aginte panelak definitu
- Emaitzak aztertzeko oinarriak ezartzea