Helize Hirukoitzaren (enpresak, administrazioa eta
unibertsitateak) arteko lankidetza funtsezkoa da gure ekosistema sozioekonomikoan
kalitatezko enplegua sustatzeko. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren
laguntzarekin, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Helize Hirukoitzaren
ibilbide-orri partekatu bat definitzearen aldeko apustua egin da EUE
2030 Agendaren garapenarekin, ikuspegi bateratua jaso eta kontrastatuko
duena egungo eta etorkizuneko erronkei buruz (2030eko ikuspegia) (ii) bizitza
osoko ikaskuntzaren, (iii) eraldaketa digital, ekologiko eta demografikoaren,
eta (iv) emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloei dagokienez.
Helize Hirukoitza osatzen duten eragileen parte-hartzea funtsezkoa da EUE 2030 Agenda definitzeko (informazio gehiago: https://www.mondragon.edu/eu/-/etorkizuneko-unibertsitate-enpresa-elkarlana-eraikiz).
Helburua:
Aurrez aurreko jardunaldi honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat egindako “Euskal Autonomia Erkidegoko manufaktura ETEn Unibertsitatea-Enpresa Lankidetzaren egoeraren analisia” azterlanaren emaitzak erakutsiko dira. Baita ere, Helize Hirukoitzaren elkarlaneko praktika onak partekatuko dira. Jardunaldia mahai-inguru batekin amaituko da. Bertan, Gipuzkoako Helize Hirukoitzak etorkizunean (2030) kalitatezko enpleguaren arloan erantzun beharko dituen egungo eta etorkizuneko erronkak kontrastatuko dira, parte-hartzaileen artean.
Egitaraua:
- Unibertsitate-Enpresa Lankidetzaren egoera euskal manufaktura-enpresa txiki eta ertainetan: María Vivar doktorearen eskutik (MU-GEPeko irakasle eta ikerlaria)
- Kalitatezko enpleguaren arloko praktika ona: Bateratzen proiektua, Unai Elorza doktorearen eskutik (MU-GEPeko irakasle eta ikerlaria)
- Genero-berdintasunaren arloko praktika ona: Mondragon Ztim Hub proiektua, Maite Anaya doktorearen eskutik (MU-GEPeko irakasle eta ikerlaria)
- Etengabeko prestakuntzaren arloko praktika ona: Alberto Eguren doktorearen eskutik (MU-GEPeko irakasle eta ikerlaria)
- Mahai-ingurua parte-hartzaileen artean: “Gipuzkoako Helize Hirukoitzak gaur egun eta 2030an, kalitatezko enpleguaren arloan, erantzun beharko dituen erronkak”
Izen-ematea: