Garaia Parke Teknologikoak komunitateko enpresei komunikazio gune berriak eskaintzen dizkie aurten, kanpotik datozen bisitariei eta komunitateko enpresen artean elkar ezagutza hobetzeko asmoz.
2021 urtean Itxaropena Korridorean komunikazio gune bat ireki zen kafe gune ondoan eta aurten espazio berria zabaltzen da Harrera ondoan. Bertan komunitateak aldizkari, katalogo, liburuak… jarri ahalko ditu, beti ere enpresaren jarduerari lotutako edukiak izanik.
Kontsultatu hemen erabilera arauak:
Guneetakoren bat erabili nahi duen enpresak garaia@ptgaraia.eus bidez jakinarazi beharko dio PTGaraiako taldeari.