
GTP komunikazio-atalerako komunikazio-laguntzaile gisa
6 May, 2025
Coinbroker Euskadi integra la correduría Ibañez Broker
8 May, 2025
GARAIA Parke Teknologikoa Gijongo Parke Zientifiko Teknologikoarekin senidetu da, eta topaketa teknologiko bat antolatu dute maiatzaren 19an, goizeko 09:00etatik 10:00etara, bi berrikuntza-ekosistemetako enpresekiko eta profesionalekiko loturak handitzeko, elkarlanerako eta elkar ikasteko aukerak sortzeko.
Aurkeztuko diren enpresak:
- NEW STATE SOLUTIONS (PTGARAIA): New Stage Solutions, segurtasun, osasun, ingurumen eta kalitatearen (HSEQ) prozesuen digitalizazioan eta automatizazioan espezializatua dagoen enpresa bat da. Helburua ISO arauak modu errazean eta eraginkorrean ezartzen eta kudeatzen laguntzea da , konplexutasuna minimizatuz eta kostu operatiboak murriztuz. Gure plataforma teknologikoari esker, enpresek baliabideak hobetu ditzakete, arriskuak murriztuz eta araudien betetzea lehiakortasun abantaila bihurtuz.
- SAN JUAN DE DIOS (PTGARAIA): Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleak ospitalizazio psikiatriko eta psikogeriatrikoa eskaintzen die gaixotasun mental larri kronikoa duten pazienteei. Parkean “Nazioarteko Babes Programa | OHSJDtik errefuxiatuak gizarteratzeko harrera eta ibilbide pertsonalizatuak” bulegoa dago kokatuta.
- ABANTAIL (PTGARAIA): Ingeniaritzako automatizazio irtenbideetan espezializatuta dagoen kooperatiba, bezeroaren eskaeraren arabera. Teknikako eta komertzialeko konfiguradoreak, baita kontsultaketa eta digitalizazio zerbitzuak eskaintzen ditu industriarako.
- I4LIFE INNOVACIÓN Y DESARROLLOS (PCTGIJÓN): Pertsonentzako teknologiaren diseinua eta garapena. Osasunerako eta zaintzarako softwarea.
- CIS ROBOTIC (PCTGIJÓN): Automatizazio industrialeko proiektuen ikerketa eta garapena. Neurrira egindako robotika-zerbitzuak, 4.0 industria eta Internet of Things (IoT) industria-esparruko hainbat sektoretan.
- GOOAPPS (PCTGIJÓN): Aholkularitza teknologikoa, multimedia-diseinua eta aplikazioen programazioa. Aplikazioen garapena, osasunaren eta ongizatearen sektorean espezializatua.