GARAIA Topagune Teknologikoa

APTENISA 2024 propiciará 75 nuevas ideas de negocio y 30 startups
23 May, 2024
ATE IREKIAK | Programazioaren mundua ezagutu
24 May, 2024
APTENISA 2024 propiciará 75 nuevas ideas de negocio y 30 startups
23 May, 2024
ATE IREKIAK | Programazioaren mundua ezagutu
24 May, 2024
  • Lekua PTGaraia
  • Antolatzailea PTGaraia & PTS Granada
  • Data 2024/07/08
  • Ordua 09:00 - 10:00

Garaia Parke Teknologikoak networkinga, lankidetza eta nazioartekotzea bultzatzen jarraitzen du bere komunitatean, bere enpresen arteko topaketak sortuz.

GARAIA Parke TeknologikoakGranadako Parque Tecnológico de la Salud-ekin batera, bi komunitateen arteko bigarren topaketa antolatu du uztailaren 8rako, goizeko 09:00etatik 10:00etara.

Ekitaldi hibridoa izango da, eta honako enpresa hauek aurketuko dira:

  • MONDRAGON Health (PTGaraia): MONDRAGON Healthek Korporazioko zortzi kooperatibaren soluzioak eta zerbitzuak batu ditu osasunaren, arlo soziosanitarioaren eta bioteknologikoaren aukerak biderkatzeko.
  • TE Connectivity (PTGaraia): Mikrofluidika eta ikerketa klinikoan diharduen enpresa.
  • Grado de Ingeniería Biomédica de MGEP (PTGaraia): Biomaterialak; Giza Anatomia; Seinale Biomedikoen Prozesamendua; Medical Imaging Systems; Ekipamendu Medikoaren Fabrikazioa; Unitate Sanitarioen Kudeaketa; eta Produktu Berrien Diseinu Industriala
  • Biobanco del Sistema Sanitario Público Andaluz (PTS Granada): Giza lagin biologikoak eta horiei lotutako datuak lortzen, prozesatzen eta biltegiratzen espezializatutako ikerketari laguntzeko plataforma, komunitate zientifikoaren eskura jartzeko, eta, horrela, zerbitzu publikoa emateko, ikertzaileen beharrei erantzunez.
  • Unit4 (PTS Granada): IAk eta langileek finantzetan, giza baliabideetan eta proiektuetan duten esperientzia hobetzeko plataformek bultzatutako soluzio integratuak garatzen dituzten enpresa teknologikoak. Aurrez diseinatutako industria-ereduak dituzte, produktibitatea, lankidetza eta erresilientzia handitzen dituztenak, eta, aldi berean, gastua moteltzen laguntzen dutenak.
  • Fundación AI Granada Research: Enpresak ikerketarekin, berrikuntzarekin, garapen teknologikoarekin eta ezagutzaren transferentziarekin lotutako jarduera publiko eta pribatuak bultzatu eta sustatzen ditu adimen artifizialaren eta teknologia digitalen eremuan.