Garaia Teknologia Parkea: topaketarako, berrikuntzarako eta lankidetzarako gunea

Garaia Investors: Aurkeztu zure startupa abenduaren 17an
30 October, 2025
KREANek ECS Mobilityri lagundu dio Ermuan duen ekoizpen-zentro berrira lekualdatzen
5 November, 2025
Garaia Investors: Aurkeztu zure startupa abenduaren 17an
30 October, 2025
KREANek ECS Mobilityri lagundu dio Ermuan duen ekoizpen-zentro berrira lekualdatzen
5 November, 2025

Garaia Teknologia Parkea: topaketarako, berrikuntzarako eta lankidetzarako gunea

Urtero 300 ekitaldi profesional baino gehiago egiten dira Garaia Teknologia Parkean, eta 12.000 lagun baino gehiago biltzen dira, enpresa, erakunde, teknologia zein hezkuntzaren esparrukoak. Proiektuak, ezagutza eta erabaki estrategikoak partekatzeko topagune erreferentea da Garaia.

Lan bilerak, jardunaldi profesionalak, aurkezpenak edo sektore arteko topaketak egiteko espazio egokituak eskaintzen ditugu; artean, formatu hibridoetarako prestatutako aretoak eta Udalaitz Auditorioa, edukiera handiko ekitaldietarako.

Gainera, Garaia Teknologia Parkeko taldeak laguntza tekniko eta logistikoa eskaintzen du, ekitaldi bakoitzaren garapena errazteko eta lanerako giro eroso eta eraginkorra bermatzeko.

Enpresak, erakundeak eta bestelako taldeak gonbidatzen ditugu gure instalazioak ezagutzera eta etorkizuneko bilerak edo lan-saioak antolatzeko aukera baloratzera, lankidetza eta aurrerapen partekatua sustatzen dituen ingurune batean.

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Gure cookie politikari buruzko informazio gehiago.